EGUR-SPORT EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-04 09:38

                                 

Pilota eta Herri-kirolen eremuan jarduten du egoitza Arabako Elosun duen Egur Sport enpresak.Bere web orrian gure kultura eta kirola bultzatzeko asmoa agertzen du,baina paradoxa galanta,gure hizkuntza batere erabili gabe. Beraien web orria espainol hutsez dute ( www.egursport.com ).

Kontraesan hori azaleratuz interpelatzeko honako testua egursport@euskalnet.net helbidera bidaltzea planteatzen dugu:

" Egur Sport-eko arduradunak:

Zuen orrian "Egur Sport con nuestra cultura y deporte" adierzpena duzue idatzirik,baina bai esaldi hori eta bai gainerako guztia gure hizkuntza baztertuz,erdara hutsez dago.Zuen web orria espainolez duzue eta gure hizkuntza EUSKARA ez da ageri.

Gure kultura bultzatu,gure hizkuntza ukatuz?Ezinezkoa!Hizkuntzarik gabe ez dago ez kulturarik eta ez herririk.Beraz agertzen duzuen asmo hori egiazkoa bada,web gunea euskaratu eta arlo guztietan euskara erabil dezazuen idazten dizuet.

Errespetuz,baina irmoki."


Utzi iruzkina: