Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Txillardegi zendu zaigun honetan ugari izango dira gogoratuko diren bere ekarpen azpimarragarriak. Guk, oraindik ere guztiz beharrezkoa den euskaltzaletasun sutsuaren eredu, 1961eko urriaren 6an Paris-en, abertzaleen bilgune batean irakurri zuen testua dakargu, bertan era batean “euskaraz, ostia!” esan zuenekoa gogoraratuz: “ Zuek guziok dakizuten bezala, ugaldu egin dira detenzioak Euskadi barruan iru illabete hontan. Ogei ta amar gaztek Madriden “juicio sumarisimo” dalako bat itxaroten dute;eta arrixku larritan dabiltza,poliziak tortura eta eta zigor ikaragarrizkoen bidez,nai zuena esan ...


Euskaldunok askotan entzuten dugu gure hizkuntza ikasteko zaila dela.Maiz hizkuntzalaritzatik erantzuten zaio gaiari,baina guri logikaren eta praktikaren emaitza zinez argigarria iruditzen zaigu.Ikus dezagun: Euskara ikastea hain zaila balitz,logikak dio euskara ikasi duten milaka pertsonak gaitasun intelektual altukoak izan beharko luketela.Logika horren arabera beraz, adibidez K.Iturgaitz,G.Maneiro eta L.Garrido politikariak gaitasun intelektual handiko pertsonak lirateke. Beraz, baita I.Anasagasti, R.Larreina, E.Olabarria,... edo Martinez de Lezea edo Clemente abizeneko herritar eza...


"LOTSAGORRITU" eta "ZUZENKI" atalei "ASTINDUZ" atala gehituko diegu hemendik aurrera. Erdararako dagoen presioa iraultzeko asmoz blog honen asmo orokorra bera berez astintzailea bada ere, atal honekin  Euskal Herri libre eta euskalduna lortzeko bidean astinaldi bat behar dutela uste dugun gaiak jorratuko ditugu. Konplexu, erosokeri eta inertziak gaindituz jarrera ofentsibo bat sustatzea izanen da atalaren helburua. Ordezkatze,alegia frantseste eta espainiartze, saioak etenik ez eta berreuskalduntze prozesuak urteak aurreratu ezinik daramatzanean, jarrera autokonplaziente edo konformist...


Zapalduak,minorizatuak,gure herrian arroztuak gaituzte. Kolonizatuak,alienatuak,erdaldunduak nahi gaituzte. Inperialista madarikatuak,pikutara zoazte! Miruak ditugu itzulika eta guk uso izan behar omen: inor ez mindu, otzan agertu, ez exijitu, erakartzen saiatu... Aski,nahiko,kitto: Euskaldun atzaparra,beharra! Zenbat beldur,konplexu,onkeri... Ez al da gehiegi? Alegia,eskasegi? Euskararen alde ostiaka, ze gogorra,makarra, euskaldun xintxoentzat ze txarra... Aski,nahiko,kitto: Euskaldun atzaparra,beharra! Mila argudio eta ze demonio? Langileen artean atzaparra normala: nagusiarekin lerratzen...


Abenduaren 23an sei gizonezko helduk Bilboko Kukutza gaztetxeari buruzko liburua aurkeztu zuten. Erdaraz idatzia (egile nagusia, Lutxo Egia, euskalduna eta ustez euskaltzalea izan arren), "Ellos por dinero, nosotras por placer" du izenburua. Alegia, "Haiek (maskulinoz) diruagatik, guk (femeninoz) plazerragatik". Historia nork idazten duen garrantzitsua izanik, gazte eta emakumeek ez egin-aurkeztu izana aipagarria iruditzen zaigu. Hala ere, hemen noski, hizkuntz-zapalketaren haritik helduko diogu gaiari. Kontakizunaren oinarrian bi eredu kontrajarri daude: Bata haiena, elitista, klasista,in...


2011 OLENTZERO

2
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-12-24 09:45

Neguarekin batera datorkigu, jentilen ordezkari, gure-gurea den ikazkin euskaldun maitatua (bizarzuri eta errege mago arrotzen aurrean guk ere Bai EHri-ren pegata honekin azpimarratzen duguna).   Etxe askotan opariak utziko direla eta norbaitek ideiarik nahi balu, guk heldu euskaldunentzako "Estatu etnozidaren kontra" Joxe Manuel Odriozolaren liburua gomendatuko genuke adibidez. Erdaldunentzako ("abertzale" eta "euskaltzale" erdaldunentzat bereziki) lehenbailehen euskalduntzeko baliagarria izan daitekeen edozein edo edozer.


Lotsagorritu: J.A.Ardanza EAEko lehendakari ohiak bere memoriak biltzen dituen liburua aurkeztu zuen urriaren hasieran. Edizio bat euskaraz ("Euskadi bihotzean") eta bestea gazteleraz ("Pasion por Euskadi") zabaldu ditu. Tira, eta euskaraz ere argitaratu badu, zergatik ekarri LOTSAGORRITU atal honetara, ezta? Batetik, badirudi aurkezpenean erdarazko edizioa erabili zuela (erdara lehenetsiz beraz), baina lotsagarritzeko modukoa iruditu zaiguna liburuaren azpititulua bera da, euskaraz idatzita ere iraingarria baita euskaldunontzat. Izan ere, azpitituluan hauxe baitio: "Euskaldun guztientzat ...


Bitxia da, gutxienez, Euskararen Herria ukatzen duten eragileetako kide izan eta aldi berean "euskaltzale" agertu nahi izatea. Izan ere, bihotzik gabeko gorputza hilotza den gisan, gorputzik gabeko bihotzaren patua ere berbera baita. Hendaiako Herriko etxean bada kontraesan hori ezkutatu nahian ari denik, baina egiazki frantsezaleak eta ez euskaltzaleak direla anitzetan gelditzen da agerian. Aski argigarria delakoan Berrian agerturiko iritzi artikulu bat dakargu horren erakusgarri: 2011-11-05 "Zuzendariari Hendaiako Udalaren afixak David Zapirain. Gure etxetik gertu agertu diren udal af...


Euskararen semaforoa gunean (www.euskararensemaforoa.blogospot.com) Iberdrola enpresari euskara exijitzeko ekimena abian jarri dutela jakin berri dugu. Hona dakargu parte-hartzera dei eginez. Berdin zaigu Iberdrolaren webgunean euskara swihiliaren pare agertzea? Iberdrolak enpresak Iberdrola dorreari alegiazko bisita egiteko webgunea jarri du martxan, eta euskara swahiliaren pare ageri da: ez da inondik inora ageri.Horren harira, posta elektronikoz mezu hau iritsi zaigu:Polita bai baina erdera hutsean, arraioa! Kexa bat bialdi gura izanez gero, bialdu helbide honetara: comunicacion@iberd...


Lotsagorritu: Gure herri honetan bere burua abertzaletzat duten pertsona gehienen erreferentziazko prentsa idatzia erdalduna da. Batzuena "Gara", besteena "Deia", besterena "Le Journal"... Gehinbat erdarazko egunkariak izanik, halakoak dira argitaratzen dituzten iritzi-artikulu gehienak ere. Eta abertzaletasunaren eremuan kokatzen diren askok ere erdal hizkuntzak erabiltzen dituzte idazteko. Tira, zehazkiago, hizkuntza menderatzailea erabiltzen dute, batzuek espainera eta besteek frantsesa. Hemengo irakurlegoari zuzenduriko kasuez ari gara, noski. Izan ere, kanpora edo kanpoan ere igo...