IBERDROLAN EUSKARAZ EKIMENA
Euskararen semaforoa gunean (www.euskararensemaforoa.blogospot.com) Iberdrola enpresari euskara exijitzeko ekimena abian jarri dutela jakin berri dugu. Hona dakargu parte-hartzera dei eginez.
Berdin zaigu Iberdrolaren webgunean euskara swihiliaren pare agertzea?
Iberdrolak enpresak Iberdrola dorreari alegiazko bisita egiteko webgunea jarri du martxan, eta euskara swahiliaren pare ageri da: ez da inondik inora ageri.
Horren harira, posta elektronikoz mezu hau iritsi zaigu:
Polita bai baina erdera hutsean, arraioa! Kexa bat bialdi gura izanez gero, bialdu helbide honetara: comunicacion@iberdrola.es
Guk mezu hau bidali diegu:
Euskalduna naizen aldetik, eskertuko nizueke Iberdrola dorreari buruzko webgunea euskaraz ere jarriko bazenute.
Badakigu lehenbailehen jarriko duzuela, eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet kasu egiteagatik.
Badakigu lehenbailehen jarriko duzuela, eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet kasu egiteagatik.
Iruzkinak
Euskararen Semaforoa 2012-01-05 10:25 #1
Lortu dugu! Euskaratuta dago! Mila esker mezua bidali zenuten guztiei!

Hementxe dago albistea: http://euskararensemaforoa.blogspot.com/2012/01/iberdrolak-kasu-egin-digu.html

Hurrengo erronka?

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

EUSKARAZ OSTIA! 2012-01-07 09:42 #2

Presio sozialak emaitzak ematen ditu! Aurrera!

Gure aldetik, esan genuen bezala IKEArentzako beste ekimen bat ere planteatuko dugu aurrerago.

EUSKALDUNOK OFENTSIBARA!

Utzi iruzkina: