TXILLARDEGIK 1961ean abertzaleei euskara exijitu zienekoa
Txillardegi zendu zaigun honetan ugari izango dira gogoratuko diren bere ekarpen azpimarragarriak.
Guk, oraindik ere guztiz beharrezkoa den euskaltzaletasun sutsuaren eredu, 1961eko urriaren 6an Paris-en, abertzaleen bilgune batean irakurri zuen testua dakargu, bertan era batean “euskaraz, ostia!” esan zuenekoa gogoraratuz:
“ Zuek guziok dakizuten bezala, ugaldu egin dira detenzioak Euskadi barruan iru illabete hontan. Ogei ta amar gaztek Madriden “juicio sumarisimo” dalako bat itxaroten dute;eta arrixku larritan dabiltza,poliziak tortura eta eta zigor ikaragarrizkoen bidez,nai zuena esan arazi baitio.Beste amar batek muga pasa bear izan dute,familia eta dana utzita.Beste asko,egundoko jotzea eraman ondoren,askatasunean utzi dituzte oraingoz.Beste asko,azkenik polizitatik igesi dabiltza oraindik,etxez eta mendiz-mendi,gorriak ikusten ari...Orra or,25 urte pasa ondoren,gudari kementsuen ildoari gazteri berria jarraitzen ari.Pozgarria da benetan (...).
Batzuen aurpegia ikusten ari naiz...Kozkatuta daude,euskeraz jarraituko ote dedan bildur.Ez ez beldurrik izan.Beriala emango diot erdarari agindu bezala (...).
Lotsagarria baita,nik,abertzale batek,zuei,abertzaleoi,españolez itz egitea.LOTSAGARRIA DA,bai. Eta,ondo goratik,agirian aitortzen dut: NAZKA ematen dit bear onek españolez mintzatuko natzaizue.Baina gaur alde bat nabaituko dezute:gaur ondo agirian gelditu da,euskaldun guzien lotsagarritzat españolez itzegiten degula.
(Eta erdaraz, itzulpena gurea delarik, jarraitu zuen): Nioen eta diot, une hontatik aurrera, Euskadiren eta abertzale inguruneen des-euskalduntzeagatik behartua naizela espainolez mintzatzera (...). Eta esan dut eta errepikatzen dut lotsa ematen didala pareta hauek Pardokoen oiartzun berak sortu eta ahots berdinak entzuteak, zer eta bihotz-berogarri, hizkuntza nazional bat dugunean, errotaraino “baskoa” eta gure herriaren biltzailea hamarnaka mila urtetan. Eta entzuten nauen norbaitek ez badu lotsa hori sentitzen, esan behar diot etxez eta konferentziaz erratu dela....”.
Horrelako jarrerari esker hilzoritik atera eta abertzaletasunaren baitan garrantzi gehiago aitortu zitzaion hizkuntzari. Eta oraindik heriotz mehatxupean eta abertzale askorengadik mespretxaturik dugun hizkuntzaren egoera iraultzeko adibide eredugarri bat eskaintzen digu.
AGUR ETA OHORE TXILLARDEGI! LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA!
GORA EUSKAL HERRIA ASKE ETA EUSKALDUNA!
Iruzkinak
beste bat 2012-01-15 20:20 #1
Agur eta ohore Txillardegi maisuari, bai.

Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk. Euskara da euskaldun egiten gaituena. Ea egunen batean konturatzen garen, bestela gureak egin du eta.

Segi euskaraz bizitzen!

Uxu 2012-01-19 13:11 #2
Agur eta ohore Txillardegi!

Utzi iruzkina: