Euskararen zailtasunaren aitzakiari logikatik erantzunez

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-01-10 14:35
4

Euskaldunok askotan entzuten dugu gure hizkuntza ikasteko zaila dela.Maiz hizkuntzalaritzatik erantzuten zaio gaiari,baina guri logikaren eta praktikaren emaitza zinez argigarria iruditzen zaigu.Ikus dezagun:

Euskara ikastea hain zaila balitz,logikak dio euskara ikasi duten milaka pertsonak gaitasun intelektual altukoak izan beharko luketela.Logika horren arabera beraz, adibidez K.Iturgaitz,G.Maneiro eta L.Garrido politikariak gaitasun intelektual handiko pertsonak lirateke. Beraz, baita I.Anasagasti, R.Larreina, E.Olabarria,... edo Martinez de Lezea edo Clemente abizeneko herritar ezagunak baino gaitasun intelektual handiagokoak ere.

Ariketa itzulita ordea, logika berdina argia da: Baldin eta gakoa gaitasun intelektualean ez badago eta bigarren horiek intelektualki lehenak bezain gai badira,orduan faktore erabakigarria ez da hizkuntzaren zailtasun maila.

Eta zein dira bada faktore erabakigarri horiek? Erantzuna praktikak ongi erakusten du: BEHARRA eta BORONDATEA.

Euskal Herrian bizi diren erdaldunek oraindik erdaldun izaten jarraitzen badute euskaldun izateko beharrik ez dutelako da. Herritar horiek berak Alemania, Errusia edo Txinara bizitzera joan eta laster ikasiko lukete alemanez,errusieraz edo txineraz,beharko!

Beharrik ez duenarentzat aldiz,edozein hizkuntza ikasteko faktore erabakigarria borondatea da,ikasi nahi izatea eta ahalegina egitea. Eta praktikak erakusten digun errealitate lotsagarria da Iturgaitz,Maneiro eta Garridok abertzale erdaldun askok baino borondate gehiago izan dutela euskara ikasteko.

Zailtasunaren aitzakirik ez beraz!Borondaterik ez bada eragin dezagun beharra eta euskaltegiak betetzera!

(Noski,borondatearen kasuan eragiten duten beste faktoreak ere badaude eta klase ikuspuntutik baliabideen kontuak ere badu eraginik,nahi izateari ahal izatea gehitzen baitzaio.Hala ere kasu horretan are argiago ikusten da adibidez, euskaldundu diren milaka etorkin xumeen borondatearekin konparatuz,baliabide gehiago duten "bertokin" erdaldunen borondate eza.)

Xabi

Xabi 2012-01-10 21:57 #1

Arrazoina duzue, euskararen ikasteko orduan, hiru gauzek eraginen dute, nahiak, beharrak eta ahalak.
Nabardura bat, beharra ez da obligazioa, motibazioan ez du obligazioak sortu beharrak eragiten, baizik eta egin beharrak. Obligazioak, lehenago aipatzen duzuen "nahia"ren kontra eragiten du zuzenean. Ahalak aipatzen direnean, ez dira erakaskuntza ahalak bakarrik ikusi behar, ahal ekonomikoak eta denbora aldetik ere(jende arrunt askoak ez dituen baldintzak)
Hiru elementu horiek eragiten dute eta beste anitzek ere gainera.
Baina hori guzia detailea da. Zeren trabatzen nauena ez da zuen ikuspegi edo iritzia. Alderantziz, gauzak batzuk erraitekoak direla eta erran behar direla uste baitut.
Trabatzen nauena da erabiltzen duzuen tonoa artikulu hauetan. Gauza ageria baita, norbait guk nahi dugun zentzuan aitzinarazi ordez, beste zentzuan lasterka joateko errezeta hoberena baituzue: salaketa publikoa bai, baina ez gutxiespen ez mespretxurik, euskarara hurbilarazi bai baina ez gogoz kontra, euskara erabilia izatea bai, baina sekulan ez lepo saihetsean jarri ezpadaren itzalik.
Bestela gure buruen kontra ariko gira

Segi ontsa zuen bidetik. Bide zuzena eta beharrezkoa iduritzen zaidana. Izan zorrotzak. Izan gogorrak behar izanez gero. Baina ez zangopilatu inor.

Enara

Enara 2012-01-11 12:09 #2

Xabiren mezuak elementu distortsionatzaile oso oker batzuk ditu.Hasteko euskaldunok gara espainolez edo frantsesez ikastera OBLIGATUAK garenak eta ez estatuek beraiena ezartzeko dituzten baliabide sozial eta kultural hutsez, ez horixe, inposaketa politiko eta legalez ere. Beraien konstituzioen menpe gaude eta han LEGALKI OBLIGATZEN gaituzte beraien hizkuntzak jakitera.Beraz, lepo ondoan ezpata jarri bakarrik ez, haiek ezpatarekin herri honen mihia eta bihotza mozten ere saiatzen dira. Ikusi euskararen eta euskaldunon historia, eraztunaren erabilpena hezkuntzan, debekua frankismopean, saratarren deportazio masiboa frantziar iraultzan, irainak, gutxiespenak, mespretxua,ERREPRESIOA,... Horregatik da euskara hizkuntza minorizatua hain zuzen! Ta euskalduntzean pausuak ematen badira, berehala hasten zaizkigu erdalzaleak "inposaketa" aipatzen! Ta "euskaltzale" batzuk ere ikuspuntu hortatik gertu egotea ere...mesedez!

Nere ustez baliabiderik ez duena jakina lagundu egin behar da, etorkinekin adibidez lan goxoa ere egin, baina abertzaleak direla esan eta esan ari eta gero hemengo hizkuntza bost axola zaiela erakusten duten horiekin xamurtasun gehiegi izan dela argi dago. Ta noski, presio euskaltzalea guztiz beharrezkoa da, bestela erdarak jan egingo gaituela begibistakoa da. Beraz bai, detaileak detaile, jarrera tinkoago behar genuke.

Seve

Seve 2012-01-11 21:44 #3

Arras ados.
Tinkoagoak izan gaitezen.
Euskaltzale eta abertzale guziek euskaraz jakitea da minimoa. Arduradun, politikari, pertsona guziak salatzen segitu behar da, errepresentatu nahi luketen guziarekin duten inkoerentzia larria azpimarratuz eta publiko eginez. inguruko guziak ere euskaraz!!
Eta egiten ez duenari OZENKI aurpegira bota diezaiogun.
Enetako gero eta zailagoa da larunbat gauean Kalostrapen eta ondokoak ez indarrik ere egitea euskaraz mintzatzeko. Izugarriko ERRESPETU ESKASA da euskara eta herri honentzat. Holakoetan ere ERRAN behar da OZENKI!! gure herrietan direnak integratzeko indarrik egin gabe SALATU eta ez badute entzun nahi MUTURRA GARAGARNOAN BEHERA sartu!!
Gure epelkeriak beti itzuli mitzulika ibiltzera eramaten gaitu, diskurtso malguak eta kontsezioak egiteko.
Ni ados niz ez da beharra bezalakorik. Beharra sor dezagun gurekin ibili nahi duen orori EUSKARAZ egitea edo iziltzea!!

beste bat

beste bat 2012-01-15 20:23 #4

Hizkuntza errazak eta zailak ez dira existitzen. Horiek inperialisten ipuinak dira.

Euskaldunok, lehen hitza ez, lehenetik azkenera euskaraz egin behar genuke. Bestela beti lelotzat hartuko gaituzte eta guk izan beharko dugu beti beste masaila jartzen duena. Katalanei begiratu besterik ez dago.

Utzi iruzkina: