Ohikoa da interneteko guneen eta sare sozialen arteko lotura.Guk Twitter darabilgu blogeko edukiak zabaltzeko,baina baita horretara mugatu gabe, bertan ekinbide propioa garatzeko ere. Sare horretan murgilduriko euskaldunen kopurua nahiko murritza izaki, oraingoan alderantzizko hedapena egingo dugu Twitter-eko jardunaren berri blogetik emanez. Aipaturiko jardunaren baitan hainbat ekimen babestu ditugu (Twitter bera euskaratzeko kanpaina edo datorren martxoaren 17an Donostian burutuko den Euskaraz Bizi Eguna adibidez). Gainerakoan ardatzak blogeko berdinak izan dira: euskara bazter...
Lotsagorritu: Atzo, otsailak 23, Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den DV egunkarian Beasaingo udalaren iragarki bat argitaratu zen. Iragarkia osoki espainolez idatzia zen eta BILDU koaliziokoa den alkateak izenpetzen zuen. Euskal Herriko eskualde euskaldunenetakotzat jotzen deneko udal bat eta alkate bat horrela aritzea larritasun berezikoa da.
Xalbadorren bertso ezagunak aipatu izan ditugu herria eta hizkuntzaz aritzeko. Zentzu bereko abestiak ere badira. Guztiz egokiak eta gaurkotasun osokoak direlakoan duela urte batzuk Bittor Aiapek kantatzen zituen hitzak dakartzagu:"Zenbat aldiz oihukatu dugu inposatzen dizkiguten kateen aurkazenbat aldiz behin eta berrizexigitu dugu gure askatasunaAske izateko apurtu beharrekolehenengo katea gure barnean dagourteetan zehar barneratu dizkigutenerdal hizkuntzak baztertuz betirakoEuskaldunak garela aldarrikatzekoeuskal herria herri dela determinatzekogure nortasuna gure hizkuntzaeuskar...
Euskara hizkuntza minorizatua da. MINORIZATUA bai,alegia beste batzuek azpiratze egoera batetara eramana,ez berez minoritarioa. Zehazki esanik espainiar eta frantziar estatuek minorizatua. Izan ere, euskara gaztelania eta frantsesarekiko minoritario bilakatzea ez da erdal hizkuntza horien errua. Hizkuntzek ez dute gisa horretako ardurarik, erantzunkizuna erdal hizkuntza horien inposatzaileena da. Euskararen zokoratze egoera eta Euskal Herriaren erdalduntzea espainiar eta frantziar inperialismoaren ondorio dira. Herri euskalduna desagerrarazi eta nazio-ordezkatzea burura eramanez beraien bai...
Lotsagorritu: Duela hilabete bat,urtarrilaren 8an, Noticias de Bizkaia-Deia egunkariak I.Azkuna EAJko Bilboko alkateari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen. Bere esaldi bat azaleko izenburu nagusira eramanez egin ere. Esaldian,espainolez noski,euskaraz jakin ere ez baitaki, zertaz eta bere gaitasun moralaz mintzatu zen ("uste dut herri honetan beste batzuk esatera ausartzen ez direna esateko gaitasun morala dudala"). Bere burua abertzaletzat duen alderdi bateko kide gisa euskaraz jakin ez, ikasteko ahaleginik egin ez (Euskal Herriko hiri populatueneko alkate izanik gutxi ez balitz!) ...
Administrazio publikoen diru murrizketak direla eta alerta gorria piztu da euskalgintzan. Horren harira hainbat sektore estrategikorekiko kezka zabaldu eta erantzuteko premiaz hausnarketak ugaritu dira azken asteotan. Euskarazko komunikabideen kasuak hartu du protagonismo berezia,baina ez da inola ere arlo bakarra. Plazaratu diren iritzien artean bereziki garrantzitsua iruditu zaigu euskararen aldeko presioa artikulatu eta aktibatzearen inguruko beharra azaleratu izana. Hala ere,hausnarketa mugatuegiak gaindituz, euskalgintzak berak behar duen ASTINALDI orokor baten beharra ere agerian geld...
Aitzina segitzen du Ametzondoko gunean IKEAren zentru handi bat plantatzeko egitasmoak. Hain justu joan den astelehenetik hasita heldu den otsailaren 24a arte INKESTA PUBLIKO deitua burutzen ari da. Proiektuak Hiriburuko udalerriaz gain Mugerre eta Baionako lurrei ere eragiten dielarik, txostena aipatu hiru herrietako Herriko Etxeetan irakurtzen ahal da (frantsesen hizkuntzan soilik, gurean ez!). Norbaitek kexu edo eskari bat egin nahi badu (guk noski hizkuntzaren ikuspegitik egiteko proposatuko genuke) bertan egiten ahal du edo bestela Hiriburuko Herriko Etxera idatziz ( Inkesta komisioa, ...
"Dakigun bakarra da euskaldunok inozotzat hartzen gaituztela eta, maleruski,arrazoia eduki dezakete". Koldo Izagirrek idatzia da eta jarrera batzuk ikusita berak ere puntu horretan hausnarketa hori egiteko arrazoirik izan dezakeela pentsatzen dugu. Gure inguruan euskara nola baztertzen den ikusi eta jarrera tinkoa agertzean zenbait "euskaltzale" nola asaldatzen diren kontuan hartuta...(alegia,jarrera tinkoarekin asaldatzen direla eta ez bazterketarekin...). Gainera barre egin beharko genuke,ala? Bada ez!DUINTASUNAGATIK ETA GUREA DELAKO, EUSKARAREN BAZTERTZEA ONARTZEARI INOIZ EZ!
Zuzenki: Badira bi hilabete EHEk "Ezabatu eta euskaraz bizi!" kanpaina abiatu zuela ( www.euskalherrianeuskaraz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=530:qezabatu-eta-euskaraz-biziq-ekimena-abiatu-du-ehek&catid=42&Itemid=159 ).Etnoziden errepresio kasuak ere agertu direlarik (Altsasu,Arrosadia,...) hedatu asmoz ekarpena egitea planteatzen dugu.Beraz oraingo zuzenki ekimena kalean burutzekoa dugu. EHEk adierazi gisan hizkuntz paisaia iraultzeko Euskal Herria margotu behar dugu eta margoa da bitarteko nagusia,baina bestelakorik ere balia daiteke. Adibidez, pega...
Adibide esanguratsua izan genuen Euskararen Semaforotik abiatu eta hemendik bultzatu genuen Iberdrola ekimena. Gaur beste adibide bat aipa dezakegu: Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak 8.000 jarraitzailetik gora ditu Twitter sarean.Beraien "perfila" erdara hutsez zuten. Atzo mezu hau bidali genien: "@EuskaltelEuskad Konturatu zarete zuen perfila espainolez duzuela euskara baztertuz?".Erantzuna ordu batzuetara: @euskarazostia Barkatu,oraintxe bertan aldatu dugu.Eskerrik asko mezuagatik.". Gaur bide beretik Osasuna,Erreala,Alaves,Baskonia,...kirol-taldeak interpelatu ditugu.Batzuetan alda...
Euskara baztertu duten "abertzaleak" lotsagorritu eta erdalduntzean eragiten duten eragileengan ekimenen bidez zuzenki eraginez, erdararako dagoen presioa irauli nahi dugun euskaltzale haserretuen tresna izan nahi izan du blog honek.
Euskaltzaleek kontuan hartzekoa: http://stopimmigrazioa.wordpress.com/