Hiriburuko IKEArekin jarraituz (II)
Aitzina segitzen du Ametzondoko gunean IKEAren zentru handi bat plantatzeko egitasmoak. Hain justu joan den astelehenetik hasita heldu den otsailaren 24a arte INKESTA PUBLIKO deitua burutzen ari da. Proiektuak Hiriburuko udalerriaz gain Mugerre eta Baionako lurrei ere eragiten dielarik, txostena aipatu hiru herrietako Herriko Etxeetan irakurtzen ahal da (frantsesen hizkuntzan soilik, gurean ez!). Norbaitek kexu edo eskari bat egin nahi badu (guk noski hizkuntzaren ikuspegitik egiteko proposatuko genuke) bertan egiten ahal du edo bestela Hiriburuko Herriko Etxera idatziz ( Inkesta komisioa, Herriko Etxea, 64990 Hiriburu, Lapurdi).
Inkesta horren epea momentu egokia iruditu zaigu guk gure aldetik ere aitzineko zuzenki ekimenari segida emateko. Gisa hortan oraingoan Mugerreko auzapezari idaztea planteatzen dugu,bera gainera aferan inplikatua den Errobi-Aturri elkargoko arduraduna baita.
Zehazki beltzez idatzitako testu hau kopiatu eta igortzea proposatzen dugu frantsesezko! helbide hontara:
Agur Mugerreko Herriko Etxeko eta Errobi-Aturri elkargoko arduraduna:
IKEAk Ametzondo gunean ideki asmo duen zentruaren kari, proiektua baimentzekotan euskararen erabilera segurta dadin galdegiteko idazten dut. Lehenik hortaz ene kexa helarazi nahi dut abiatu INKESTA PUBLIKOAN euskara baztertua izan delako.
Tokiko ekonomiaren eta ingurumenaren babesteko neurriekin batera, tokiko hizkuntza aintzat hartzeko neurriak plantatuak izan daitezen galdegiten dut. Erdal uholde batean "Ongi etorri" eta "Mila esker" afixa bana jartzearen eredua baztertuz, zinezko neurriak galdeginez, hizkuntza-paisai edo seinaletika osotik hasi eta publikoarekin harremana ukanen duten langileen arloraino.
Errespetuz,baina irmoki galdegiten dut.
Iruzkinak
Tolosaldeko Euskararen Semaforoa 2012-02-22 08:55 #1
Guk mezua bidali dugu, eta bueltan etorri zaigu. Hauxe dio:

Delivery to the following recipient failed permanently:

mairie-de-mougerre@wanadoo.fr

Technical details of permanent failure:

Google tried to deliver your message, but it was rejected by the
recipient domain. We recommend contacting the other email provider for
further information about the cause of this error. The error that the
other server returned was: 550 550 5.1.1 Adresse d au moins un
destinataire invalide. Invalid recipient. OFR_416 [416] (state 14).

Ez dute ezer jakin nahi gurekin?

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

EUSKARAZ OSTIA! 2012-02-22 13:25 #2

Guk bidalitakoak ongi bidali gisa aurkeztu zizkigun posta elektroniko zerbitzuak.Inolako erantzunik ez dugu jaso. Erantzun bitxi hori ez dugu esaterik beraien erabaki baten edo arazo tekniko baten ondorio den. Oso litekeena da gurekin ezer nahi ez izatea,baina horrek euskaldunok gure ahotsa altxatzearen beharra are gehiago agertzen du. EUTSI GOIARI ETA EUSKALDUNOK OFENTSIBARA!

Utzi iruzkina: