Aktibazioak,interpelazioak,presioak emaitzak ematen ditu
Adibide esanguratsua izan genuen Euskararen Semaforotik abiatu eta hemendik bultzatu genuen Iberdrola ekimena.
Gaur beste adibide bat aipa dezakegu:
Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak 8.000 jarraitzailetik gora ditu Twitter sarean.Beraien "perfila" erdara hutsez zuten.
Atzo mezu hau bidali genien: "@EuskaltelEuskad Konturatu zarete zuen perfila espainolez duzuela euskara baztertuz?".Erantzuna ordu batzuetara: @euskarazostia Barkatu,oraintxe bertan aldatu dugu.Eskerrik asko mezuagatik.".
Gaur bide beretik Osasuna,Erreala,Alaves,Baskonia,...kirol-taldeak interpelatu ditugu.Batzuetan aldaketak eragiten dira eta besteetan ez,baina apatiak,otzantasunak eta etsipenak,horiek bai ez dutela emaitza (onik) ematen!
EUSKALDUNOK TINKO ETA AKTIBO!
Iruzkinak
Euskararen Semaforoa 2012-01-19 11:04 #1
Kirol taldeei lotuta, zergatik erz diguzue esaten ze mezu bidali duzuen eta ze helbidetara, beste blog batzuetatik ideia zabaltzeko?

Eutsi goiari!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-01-20 09:47 #2

Mezuak Twitterrez igorri dizkiegu sare horretan euskara baztertzen duten eragile desberdinei. Kirol arloan, aipaturikoez gain GipuzkoaBasket eta SegurosLagunAro interpelatu ditugu eta momentuz inork ez du erantzun.

Pilotako Asegarce enpresari ere igorri genizkion mezuak beste euskaltzale batzuekin batera eta erantzun baikorra eman zuten, mezuak eskertuz eta "baliabide komunikatibo guztiak euskalduntzen saiatuko direla" esanez. Ea hala den!

Kirol eragileez gain Eroski eta Artium eta Guggeheim museoak interpelatu ditugu, erantzunik jaso gabe.

Mila esker zuen prestutasunagatik eta AURRERA!

Utzi iruzkina: