Ezabaketa kanpainari ekarpena

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-01-21 10:17

Zuzenki:

Badira bi hilabete EHEk "Ezabatu eta euskaraz bizi!" kanpaina abiatu zuela ( www.euskalherrianeuskaraz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=530:qezabatu-eta-euskaraz-biziq-ekimena-abiatu-du-ehek&catid=42&Itemid=159 ).Etnoziden errepresio kasuak ere agertu direlarik (Altsasu,Arrosadia,...) hedatu asmoz ekarpena egitea planteatzen dugu.Beraz oraingo zuzenki ekimena kalean burutzekoa dugu.

EHEk adierazi gisan hizkuntz paisaia iraultzeko Euskal Herria margotu behar dugu eta margoa da bitarteko nagusia,baina bestelakorik ere balia daiteke.

Adibidez, pegatina inprimatuez gain,ikusi dugu euskaltzale batzuk eskuz idatzitako etiketak erabiltzen ari direla. Ezabaketak EUSKALTZALE GUZTION eguneroko jardunean txertatzeko molde horiek gure egitea proposatzen dugu. Zehazki:

Euskarri-itxaskorrak (pegata nahiz beste) sakelean hartu eta beti berauekin ibiltzeko ohitura hartzea,edonon gaudela ere (karrikan,lantokian,tabernan,kiroldegian,...) inposatzen dizkiguten hizkuntza arrotzeko idatzien gainean ezarri eta euskara exijitzeko.

PEGATAK SAKELEAN,IBILI KALEAN!


Utzi iruzkina: