Inkoherentzia linguistikoa sutara,sasi guztien gainetik jauzi,hizkuntza-zapalketak suturik,euskalduntzearen alde sutsukiudan ere PRESIOA IRAULTZERA ZUZENKI!
Iruñeako EHEko kide batek bidalitako testua eta argazkiak dakartzagu.Irakurketa eta jarrera eredugarriaren isla!Aupa zuek!"Iragan larunbatean "1512-2012 nafarroa bizirik" ekimenak Nafarroako konkista salatzeko aldarrikapen eta jai eguna deitu zuen Iruñeko kaletan barna. Egun berezi horri begira dinamika ezberdinak burutu ditu eragileak azken bi urteotan, eta haien bitartez eragile eta norbanako ezberdinei aukera eman die konkistak eragin zituen ondorioen inguruan bere iritzia plazaratzeko. Ez da hemen bukatuko eragile honen lana, baina egindako guztiaren ostean ematen du jendarteak oraindik...
Berreuskalduntzean aurrera egin ez eta erdalduntzean sakontzearen arriskuak,hainbeste lan egin eta urrats ikusgarririk ez ikusteak fustrazioa eta etsipena sor omen dezakete zenbaitengan.Argi dago ekidin beharreko jarrerak direla eta argi esan beharra dago sentipen horiek ez garatzeko funtsezkoa dela hizkuntza-zapalketaren kokapen egoki batetik abiaturiko borroka herritarra indartzea.Urrats kualitatiboak eragiteko kontrabotere herritarra gorpuztu eta aktibatu behar dugu berriz azpimarratuz presioaren,salaketaren eta mobilizazioaren garrantzia.Euskal Herriaren euskalduntzea herri hau erdaldun...
Internet bidez txakolina saltzeko web-denda ofizial gisa aurkezten du bere burua www.txakoli.com guneak.Hemengotasun ezaugarriarekin aurkezten dituzte produktuak,baina hemengo hizkuntza baztertuz espainola erabiliz.Mezu hau info@txakoli.com helbidera bidaltzea planteatzen dugu:"Zuen web-dendak ez du zapore atseginik uzten,ez baita atsegina gure hizkuntza,EUSKARA baztertua duzuela ikustea.Galderak beraz garratzak dira:zergatik mespretxu eta uko hori?zerbait al duzue ba euskararen kontra,ez erabiltzeko?"
Euskal Herritik pasatu arazi nahi duten abiadura handiko trenaren aurkako eragile ugari biltzen ditu AHT Gelditu!Elkarlana plataformak eta eragile horietako asko euskaltzale dira printzipioz.Proiektu bera gelditzea xede duen Mugitu-mugimendua berriz batez ere Nafarroa Garaiko Barcina lehendakariari emandako “tartakadak” egin du ezagun (ondorio errepresibo larriekin).Orduan azaldu zutenez ekintza hura bere ildoen artean okzitanieraren ofizialtasunaren aldeko borroka garatzen duen Libertat! taldearekin burutu zuten. Datu horiek ezagututa pentsa liteke bi eragile horiek gure hizkuntzarekiko al...
Idiazabal gazta-marka ezagunak euskaraz eta erdaraz (espainolez) irakur daitekeen web orria du,erdarazko izenarekin.Baina horretaz gain gaztak internet bidez saltzeko web orri-denda ere badu eta bertan euskara baztertuz espainola besterik ez darabilte. Ikus: www.quesoidiazabal.comZuzenki eragitera beraz!Galdera bidez interpelatzea proposatzen dugu ondorengo mezua info@quesoidiazabal.com helbidera bidaliz:"Gazta saltzeko zuen web-dendak zapore mingotsa sortzen du,mingotsa baita gure hizkuntza,EUSKARA baztertua duzuela ikustea.Galdera garratza: zergatik mespretxu eta uko hori?zerbait al duzue...
Hizkuntza-normalizazioa kontzeptu garrantzitsua da.Berezko esanahiarekin baita helburu ere,baina mamirik gabeko totem anbiguo antzeko batean ez al da bihurtu neurri handian? Euskara Euskal Herrian italiera Italian edo alemaniera Alemanian bezain normalizatu izatearen beharra adieraztetik,erdarak eta euskara maila beretsuan leudeken elebitasun eredu gisako bat adierazteko ere erabiltzera igaro da.Sarri ezer ez esateko eta batzuetan zurikeriarako ere erabiltzen dela ahaztu gabe.Azken urteetan euskararen aldeko herri-mugimenduan bestelako kontzeptu batzuen agorpenari jauzi garrantzitsuak ...
Euskalduntzearen alde aktibaturik zuzenki aritzearen adibide eredugarria agertu du euskaltzale batek erantzun batean Naturgas enpresan eragiteko gauzaturiko ekinbidea azalduz. Zuzenki eragiteko, jarrera hori da euskaltzaleok garatu eta hedatu behar duguna! Antzeko ekimenak zabaldu edo bultzatzeko blog hau tresna gisa baliatzeko aukera gogoratuz,aurrera!Euskaldunok ofentsibara!
Berriki ETBri buruz arituak gara, duela hogeitabost urteko eredu aldaketarekin abiaturiko erdalduntzearen ondorioak aipatuz.Horien artean larrienetakoa erdararen,kasu honetan espainolaren “hemengotzea” sustatzea,erdara ere gure hizkuntza gisa salduz.Horretarako funtsezko elementu bat izan da eta da euskaldunak espainolez mintzatzen agertzea-exhibitzea eta zer esanik ez,euskaldunon hizkuntza atxikimendua ahultzea espainola bere egin duten euskaldunen eredua erakutsiz.Sekulako eragina duen jokabide alienatzailea da. Horren adibide dugu “El Conquistador” programa (izenburua ere adierazgarria,k...
Konstituzio,auzitegi,legeek markoaarrotzen menpe ukoa,zanpaketaren gakoa,herri hau erdalduntzekoEspainia,Frantziaren saioa.Ankerra errepresioa,izugarria erdal-presioa!Bitarteko administratiboak,hezkuntza-sistemak,hedabideak...beraien hizkuntzak inposatzeko.Errepresioa,erdal-presioa...eta herri euskaldunakHERRI-PRESIOA!Erdalduntzea gelditu,erresistentzia garatu,berreuskalduntzea abiatu.Ordezkapena vs euskalduntzea.Talka.Gatazka.Eremuak irabazteaaktibazioan datza.Administrazio arloa berebizikoa,baina pribatua ez da gutxiestekoa.Elkarte,enpresek ere bere itzala,eragin itzela.Haiengan eragiteak...
Euskara baztertu duten "abertzaleak" lotsagorritu eta erdalduntzean eragiten duten eragileengan ekimenen bidez zuzenki eraginez, erdararako dagoen presioa irauli nahi dugun euskaltzale haserretuen tresna izan nahi izan du blog honek.
Euskaltzaleek kontuan hartzekoa: http://stopimmigrazioa.wordpress.com/