TXAKOLIN-DENDA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-20 10:24

Internet bidez txakolina saltzeko web-denda ofizial gisa aurkezten du bere burua www.txakoli.com guneak.Hemengotasun ezaugarriarekin aurkezten dituzte produktuak,baina hemengo hizkuntza baztertuz espainola erabiliz.

Mezu hau info@txakoli.com helbidera bidaltzea planteatzen dugu:

"Zuen web-dendak ez du zapore atseginik uzten,ez baita atsegina gure hizkuntza,EUSKARA baztertua duzuela ikustea.Galderak beraz garratzak dira:zergatik mespretxu eta uko hori?zerbait al duzue ba euskararen kontra,ez erabiltzeko?"


Utzi iruzkina: