Telebistatik erdalduntzea bultzatzen duten pertsonaiak
Berriki ETBri buruz arituak gara, duela hogeitabost urteko eredu aldaketarekin abiaturiko erdalduntzearen ondorioak aipatuz.Horien artean larrienetakoa erdararen,kasu honetan espainolaren “hemengotzea” sustatzea,erdara ere gure hizkuntza gisa salduz.Horretarako funtsezko elementu bat izan da eta da euskaldunak espainolez mintzatzen agertzea-exhibitzea eta zer esanik ez,euskaldunon hizkuntza atxikimendua ahultzea espainola bere egin duten euskaldunen eredua erakutsiz.Sekulako eragina duen jokabide alienatzailea da.
Horren adibide dugu “El Conquistador” programa (izenburua ere adierazgarria,konkistatuak konkistatzaile bihurtzeko!),ETBko ikusiena,erdarazkoa,espainola darabilten euskaldunak pertsonai nagusi dituena.
Hemendik gure salaketa pertsonai horiei herri hau erdalduntzeko egiten duten ekarpenagatik!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: