Kategoria: beste
Langune elkarteak EAEko enpresatako hizkuntzen erabilerari, kudeaketari eta trebakuntzari buruzko azterketa bat aurkeztu du duela egun gutxi. Lan hori "negozio-aukerei" loturik eta hizkuntzak "lehia-abantaila" ikuspegi batetik jorratuz agertu dute, baina datuak oso adierazgarriak dira euskarak enpresa eta lan munduan bizi duen bazterketa agertzeko.Azterturiko arloetako bat enpresen webguneei buruzkoa izan da eta inkestan parte hartu duten 437 enpresen artean hauek izan dira emaitzak:-%28 soilik dira webgunea euskaraz dutenak, %72 erdara hutsez dutenak.-Webguneetan erabilitako hizkuntzen art...
Berriki prentsan argitaraturiko artikuluan M.Ernaga Urepeleko alkatearen jarrera ezagutarazi du Sales Santos Berak.Zinez jarrera salagarria!Hara idatzia: "Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herri osoan euskararen ikurrik bada, hori Urepeleko herria da. Joan den uztailaren 14an, horren 150 urteak ospatu ziren. Hango auzapez abertzalearen hitz-hartzea osoki frantsesez izan zen. Ez zuen ezta euskarazko ahoskerarik izan Urepeleko alkate izanen deiturak mihiratzean, paristar batek irakurriko zituen bezala bota zituen. Aurkezlea, besteak beste Euskal Kultur Erakundeko kidea izana luzaz, orain d...
GARA ("lectores con criterio") egunkarian hamabostero,beti espainolez idazten duen Jon Odriozolak edozein espainiar inperialistak bota dezakeen moduko mezu ustela zabaldu berri du uztailaren 10ean argitaraturiko idatzian euskalduntasunaren inguruan.Zehazki,berez beste gai bat zuen artikuluko sarrera baliatu zuen politikari,kazetari eta tertuliano espainolistek jaurtitzen duten pozoi bera zabaltzeko.Horra,sarri bere burua "internazionalistatzat" aurkeztu duen horren hipokresia agerian!Hona aipaturiko pasarte pozoitsua (guk euskaratua): "Esan genuen duela 15 egun txuriak garela jaun eta jabe ...
Jaien denboraldian bete-betean murgilduak gara duela aste batzuetatik.Orain Iruñea,Pasai Antxo,Lesaka,...EUSKARAREN ALDEKO BORROKA ETA EUSKALTZALEON INDARRA NABARI DADILA!Iruñeako EHEko kideek Depor tabernako egitaraua bidali digute eta hementxe ezartzen dugu ikusgai.Informazio gehiago EHEren blogean bertan dago: www.euskalherrianeuskaraz.org
Berriki ETBri buruz arituak gara, duela hogeitabost urteko eredu aldaketarekin abiaturiko erdalduntzearen ondorioak aipatuz.Horien artean larrienetakoa erdararen,kasu honetan espainolaren “hemengotzea” sustatzea,erdara ere gure hizkuntza gisa salduz.Horretarako funtsezko elementu bat izan da eta da euskaldunak espainolez mintzatzen agertzea-exhibitzea eta zer esanik ez,euskaldunon hizkuntza atxikimendua ahultzea espainola bere egin duten euskaldunen eredua erakutsiz.Sekulako eragina duen jokabide alienatzailea da. Horren adibide dugu “El Conquistador” programa (izenburua ere adierazgarria,k...
Asteburuan "Les neiges du Kilimandjaro" Robert Guédiguian-en film bikaina ikusteko aukera izan dut zineman. Fabula erreal baten bitartzez, gaur egungo gizartearen garraztasunean, goxotasun printzak oraindik ere badirela erakusten digu, maitasuna eta laguntasunarenak alegia. Eta bereziki Kilimanjarora egiten duten bidaiaren pasartea dut gogoko. Bidai orotan, norbanakoa baita bisitatzen dituen eremuen mugak jartzen dituena. Argibide gehiago ez dut eman nahi, anima zaitezte pelikula ikustera eta antzeko bidaietan barneratzera!!! Film-a Victor Hugo-ren "Pertsona behartsuak" poeman oinarrituta ...
Otsailaren 15ean hitzaldia eskaini zuen J.M.Setien Gipuzkoako artzapezpiku ohiak Beasainen "bakeaz eta adiskidetzeaz". Erdaraz eskaini ere,espainolez alegia.Halaxe salatu zuen Tomas Agirre Irazokik iritzi artikulu batean eta salaketarekin batera hausnarketa interesgarriak ere planteatu zituen.Aski pasarte esanguratsua da honakoa:"Gure hizkuntzarekiko mespretxuzko jarrera hori ikusi ondoren, honako galdera hauek etorri zitzaizkidan burura: baketzeari buruz aritzean, zein baketze bide nahi duzue? Gazteleran eta Espainian oinarritutako bakea? Zer da bakea? Espainiarrek inposatutako bakea? Eusk...
Lotsagorritu atalean agerturiko erdal iragarkia dela eta Berako udalaren izenean igorri den azalpena hitzez-hitz: UEMAko udal baten erdal iragarkiaren harira, Berako Udaletik honakoa argitu nahi dugu: 1. Ekitaldi hori ez zuen Berako Udalak antolatu, ez diruz lagundu ere. Hortaz, Berako Udalak ez du zerikusirik iragarki horrekin, eta ez zegoen jakinaren gainean iragarki hori argitaratu behar zenik ere. Beraz, iragarki horren gainean ez dute inolako ardurarik ez Berako Udalak, ez alkatetzan dagoen Aralar alderdiak, ez UEMA berak ere. 2. ...
Ekarpen bat jasorik, HauPittuHau-ren pegata adierazgarria dakargu
Beste basakatu bat.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak Oinarrizko Hezkuntza (6-16 urte artekoa) arautuko duen Euskal Curriculum Berrian, Soin Heziketa arloa ia %40 murriztuko da. Dekretu honekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.Gorputz eta motore garapena adin hauetan ez al da ezinbestekoa umearen garapen osoa lortzeko? Gure seme-alaben hezkuntza betiko arlo jakin batzuetara bakarrik mugatu nahi al dugu? IKUSI ORRIALDEA
Hitzek irudiek baino indar gehiago duten edo ez eztabaidan ez naiz hasiko. Sinisten dut hitzetan. Hitzak sakonak izan daitezkeela uste dut. Oso sakonak batzuetan. Irudiak ere, noski. Baina egungo gizarte honetan irudiek sortzen duten eragina epe laburreko dela sinisten hasita nago. Hitzak ordea luzaro iraun dezakete behin gure barnera heldutakoan. Irratian entzun nuen emakumea solasean. Gernika bonbardatu zutenekoak zituen ahoan, gogoan, hitzetan. Eta ezin izan nion entzuteari utzi. Autoa aparkatu eta bertan jarraitu nuen sarraskiaren ingurukoak entzuten. Berandu heldu nintzen hitzordura. ...
Berritxuarrek be Eroski ez noski! Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde! Berritxuko gazte asanbladaren oharra: Hilaren 12an Berritxuko gazteok beste ekonomia eta bizi eredu baten aldeko arrazoiak banatu genituen. Horretarako perrexilaren ekintza deituriko ekimena burutu genuen; herritik igarotzen ziren kotxeak gelditu eta Eroski ez egiteko arrazoiak kaleratu genituen esku orri bat eta perrexil zati batekin. Perrexilak, Lea-Artibaiko azken nekazal produktua irudikatzen du. Errenteriakoa ez da Euskal Herrian ireki nahi den lehen merkatal gunea, eta badakigu horrek nola eragiten duen...