Urepeleko alkatearen jarrera salazen duen artikulua

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-27 12:20

Berriki prentsan argitaraturiko artikuluan M.Ernaga Urepeleko alkatearen jarrera ezagutarazi du Sales Santos Berak.Zinez jarrera  salagarria!Hara idatzia:

"Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herri osoan euskararen ikurrik bada, hori Urepeleko herria da. Joan den uztailaren 14an, horren 150 urteak ospatu ziren. Hango auzapez abertzalearen hitz-hartzea osoki frantsesez izan zen. Ez zuen ezta euskarazko ahoskerarik izan Urepeleko alkate izanen deiturak mihiratzean, paristar batek irakurriko zituen bezala bota zituen. Aurkezlea, besteak beste Euskal Kultur Erakundeko kidea izana luzaz, orain dela hiru urte aita-amek borrokatu ondoren lortu zuten eskola elebiduneko ikasleei frantsesez zuzentzen hasi zitzaien. Harik eta emazte batek erran zion arte, otoi, euskaraz egiteko Urepeleko eskolako haurrak euskaldunak zirelako.

Urepeleko 150 urteak direla eta, auzapez abertzaleak ez die konfiantzarik egin euskarazko agerkariei gertakariaren berri emateko. Nahiago izan du historikoki euskara eta haren defendatzaileak laidoztatu izan dituen egunkariari lehentasuna eman. Hots, Sud Ouest-i, lau bat milako euroen truk, omen. Urepel: 150 ans d'indépendance zioen egunkariko uztailaren 9ko aleko barneko koadernotxoak. Eta erdi-erdian, bi orritan, luze eta zabal argazkia: urepeldarretan nafarzaleena, bizi guztian borrokan aritu izana, familiako kide asko preso ikusi izan dituenak postariaren eskutik zein gutun hartzen ote? Zein eta urdin, zuri eta gorri zigiludun banderaduna bera, frantses estatuko zergena. Ederra lerro editoriala kolonialistaren trufa."

Salaketa hori beste salaketa batzuk eta inkesta soziolinguistikoaren inguruko gogoetak biltzen dituen artikulu batean txertatua da. Osorik irakurtzeko ere interesgarria.


Utzi iruzkina: