Berritxuarrek be Eroski, ez noski!
Berritxuarrek be Eroski ez noski! Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde!
Berritxuko gazte asanbladaren oharra:
Hilaren 12an Berritxuko gazteok beste ekonomia eta bizi eredu baten
aldeko arrazoiak banatu genituen. Horretarako perrexilaren ekintza
deituriko ekimena burutu genuen; herritik igarotzen ziren kotxeak
gelditu eta Eroski ez egiteko arrazoiak kaleratu genituen esku orri bat
eta perrexil zati batekin.
Perrexilak, Lea-Artibaiko azken nekazal produktua irudikatzen du.
Errenteriakoa ez da Euskal Herrian ireki nahi den lehen merkatal gunea,
eta badakigu horrek nola eragiten duen gure inguruko herri eta bizi
ereduan: herriko denda txikien itxiera, eta horrekin batera kaleko
giroa eta erlazio sozialak murriztuz, ciudad dormitorio delakoa
bihurtuz. Arrazoi hauek eta hemen kabitzen ez diren beste askorengatik
BERRITXUKO GAZTE ASANBLADAK EROSKIRI EZ!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: