Berako Udalaren azalpena erdal iragarkiaz

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-15 09:16
10

Lotsagorritu atalean agerturiko erdal iragarkia dela eta Berako udalaren izenean igorri den azalpena hitzez-hitz:

UEMAko udal baten erdal iragarkiaren harira, Berako Udaletik honakoa argitu nahi dugu:

1.     Ekitaldi hori ez zuen Berako Udalak antolatu, ez diruz lagundu ere. Hortaz, Berako Udalak ez du zerikusirik iragarki horrekin, eta ez zegoen jakinaren gainean iragarki hori argitaratu behar zenik ere. Beraz, iragarki horren gainean ez dute inolako ardurarik ez Berako Udalak, ez alkatetzan dagoen Aralar alderdiak, ez UEMA berak ere.

2.     Berako Udalak ekitaldi hori egin zedin pilotalekuaren erabilera dohainik utzi zuen, eta horregatik ageri da iragarkian Berako Udalaren izena, baina bertan ageri den logotipoa ez da Berako Udalarena, ez dator bat irudi korporatiboarekin.

3.     Bera UEMAko udalerria da, eta euskararen normalizazioarekin guztiz konprometitua dago. Egon badaude hutsuneak, eta zer hobetua, baina ahalegin berezia egiten dugu, egunerokoan, arlo guztietan, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Gure partetik azalpena ontzat ematen dugu, akats horren arduradunari azalpenak eskatuko zaizkiolakoan halako erabilpena egiteagatik.

Bestetik gogoratzen dugu AURRERA SEGITZEN DUELA HIRIBURUKO IKEA EKIMENAK. PARTE HARTU!

ez nahas

ez nahas 2011-11-15 10:02 #1

Espero dut horrek balioko diola blog honi gauzak arinkeria guttiagorekin egiteko. Afixan garbi ageri zen Berako udala ez zela antolatzailea, laguntzailea baizik. Baina sekulakoak idatzi zenituzten udala kudeatzen duen Aralarren kontra. Atzo kexatu nintzen Hiriburuko mezuari buruz, antzeko arrazoiengatik.
Biziki inportantea da euskararen defentsan lan egitea eta abertzaleei euskara erabil eta errespeta dezaten exijitzea. Baina gauzak seriotasunik gabe eginez  eta jende batzuk edo erakunde batzuk nolanahika tratatuz, beldur naiz ez duzuela ezertan lagunduko.

ez nahas

ez nahas 2011-11-15 10:04 #2

Gainera begiratu berriz afixa, ez da egia erdara lehenetsia dela. Pilota txapelketa handi handian euskaraz idatzia da, eta "babeslea" eta "laguntzailea" idatziak dira.

Mikel

Mikel 2011-11-15 17:33 #3

Mikel

Mikel 2011-11-16 10:28 #4

Atzo esan nahi nuena:

1) Gauza bat da bazterrak astintzea eta beste bat bazterrak nahastea. Ez nahas!

2) Berako udalak azalpen bat eman du, baina inondik ere iragarkia zuritzen saiatu gabe, zuriezina delako. Zuri, ez-nahas, egokia iruditzen bazaizu, ederra nahasketa!

3) Edozein idazki elebidun edo eleanitzetan, lehenetsia den hizkuntza beti goian eta ezker idatzita dagoena da.

4) UEMAko udalerriak euskara BAKARRIK erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. UEMAz gehiago jakiteko : www.uema.org

5) Gertatu dena da, adierazi ez den eragile batek Berako udala jakinaraen gainean jarri gabe, berea ez den logo bat erabiliz, erdara hutsezko izendapena erabili zuela (Ayuntamiento de Bera). Hori ez al da erabilpen iruzurti bat egitea? Testuan aipatzen den bezala, udalak gutxienez azalpenak esakatuko al dizkio!

6) Ez-nahasentzat berriro: lotsagorritu ataleko kasuak ikusi eta AB-Aralerren aurkako alderdikeria ikusten baduzu, alderdikeriak  itsututa zaudena zu zara!

ez nahas

ez nahas 2011-11-16 14:02 #5

Uste dut ez nauzuela ulertu nahi. Gauzak astindu behar dira, bazterrak nahasi ere bai. Bazterrak nahastea eta nahasketa egitea bi gauza guztiz desberdinak dira. Nahasketarik ez egiteko eskatzen dut, besterik ez.
Eta nik aipatu ditudan bi kasuetan bederen nahasketa egon da, Berako kasuan, iruzkinetan-eta, Aralarren kontrako sekulakoak botaz, adibidez, eta Aralar ez da iragarkiaren erantzulea. Gauza bera Hiriburuko kasuan, AB izendatzean.
Zer kostatzen da erantzuleak ez direnen kontrako gauzak ez idaztea kritikatu eta salatu beharreko zerbait salatzean?
Hori baizik ez dut eskatzen. Blog honek sinesgarritasuna nahi badu, holako gauzetan tentu handiarekin ibili behar da. Espero dut blogaren egileek aholku gisa hartzea hurrengo mezuetarako.

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2011-11-18 12:22 #6

Gauzak argiago azaltze aldera, oharrean baina pixkat gehiago luzatuko gara. Hasteko fede oneko aholku edota ekarpenak, kritikak badira ere, ongi etorri direla hemen esanen dugu berriro.

Harira:

UEMAko udal bat "Ayuntamiento de..." gisa izenpeturik ikustea kontzientziadun edozein euskaltzale asaldatzeko modukoa da. Halakorik ikusi eta norbaitek apatiaz hartuko balu, bere euskaltzale mailako tentsionatzeaz serioski hausnartu beharko luke.

Behin asaldaturik, bi aukera daude. Haserrea irenstea edo haserrea gauzak aldatzeko indar bihurtu eta ekitea. Lehenaren antzutasuna nabarmena da, bigarren aukera baizik ez da zentzuzkoa. Eta hor noski, zenbat buru, hainbat aburu, hainbeste ekimen planteatu daitezke.

Guk kontrabotere euskaltzalea aktibatzen eragitearen baitan gure ekimena burutu genuen LOTSAGORRITUn aipatuz.

Zalantzarik gabe esan dezakegu presio egitearen emankortasuna agerian gelditu dela kasuko udalaren erantzuna eraginez. Esan dezakegu gainera, erantzuteak berak udal horren apatia eza erakutsi duela, hau da, axola izan zaiola. Zentzu horretan oso positiboa iruditu zitzaigun erantzutea bera eta dimentsionatu genuen ohar nagusi batean agertuz.

Gauzak beraz, oso argi daude:

Bat, salaketak funts osoa zuen eta bi, Berako udalak ez zuen burutu ez izenpetze hori ez iragarkia.

Hortaz, hirugarren gauza bat ere argi dago: Berako udalari, "ziria" sartu zioten eta horregatik genion horren erantzuleariĀ azalpenak eskatzea ere espero genuela.

txotx

txotx 2011-11-18 18:42 #7

Salaketak funtsa bazuen, bai. Baina ziria sartzeko moduak eta moduak daude. Zuek idatzi zenuten iragarkia Berako udalarena zela:

"Lotsagorritu: Urriaren 21eko prentsa idatzian erdara lehenetsia den
Berako udalaren iragarki bat agertu zen. (...)

Eta azalpenak emateko, gutxienez bi eragile: Berako udala eta Aralar."

Iragarkia ez zen udalarena, ez eta ere Aralarrena. Azalpenak eskatzea ongi da, baina tonua zainduz. Gogoratu iruzkin batean Aralar espainoltzat jo duela batek. Oker. Eta mezuaren tonu desegokiagatik Berako udalari eta Aralarri barkamena eskatzea ez legoke gaizki.

Dali

Dali 2011-11-19 10:00 #8

Definitiboki iragarkiek ez dute sinesgarritasunik. Orain arte logikoa zen pentsatzea norbaitek iragarki bat izenpetzen bazuen (egile nahiz laguntzaile moduan) izenpetzea berak (edo bere baimenarekin) egina zela...baina antza jadanik ez!

Beraz, kontuz! Donostiako Bilduren iragarkiarekin ere beharbada Bilduk ez du zerikusirik...agian PP-k ezarri zuen eta logoa trukatu, beste kasuan bezala! Baina kasu horretan errua ez litzateke ez Bildurena ez PPrena, blog honena baizik iragarkia serio hartzeagatik!

To eta no surrealismoa!

txotx

txotx 2011-11-20 20:35 #9

ez nahas

ez nahas 2011-11-21 11:22 #10

"UEMAko udal bat "Ayuntamiento de..." gisa izenpeturik ikustea
kontzientziadun edozein euskaltzale asaldatzeko modukoa da. Halakorik
ikusi eta norbaitek apatiaz hartuko balu, bere euskaltzale mailako
tentsionatzeaz serioski hausnartu beharko luke."

Euskaltzaletasun maila neurtzeko beste neurgailu batzuk badira. Errexena da aipatu duzun horrekin asaldatzea. Baina norbait horrekin "asko, gutxi, batere" asaldatzen den neurtzea baino inportanteagoa da jakitea norbait horrek egunerokoan zein harreman duen euskararekin eta zer egiten duen euskararen alde.

Utzi iruzkina: