Elizgizon ospetsu baten erdalkeriaren salaketatik hausnarketa interesgarrietara

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-03-11 19:53

Otsailaren 15ean hitzaldia eskaini zuen J.M.Setien Gipuzkoako artzapezpiku ohiak Beasainen "bakeaz eta adiskidetzeaz". Erdaraz eskaini ere,espainolez alegia.

Halaxe salatu zuen Tomas Agirre Irazokik iritzi artikulu batean eta salaketarekin batera hausnarketa interesgarriak ere planteatu zituen.

Aski pasarte esanguratsua da honakoa:

"Gure hizkuntzarekiko mespretxuzko jarrera hori ikusi ondoren, honako galdera hauek etorri zitzaizkidan burura: baketzeari buruz aritzean, zein baketze bide nahi duzue? Gazteleran eta Espainian oinarritutako bakea? Zer da bakea? Espainiarrek inposatutako bakea? Euskara zapalduz egindako bakea? Adiskidetzea nola egin nahi duzue? Gaztelera jakiteko dugun obligazio konstituzionalean oinarritua?

Berradiskidetze garaia omen den honetan, elkarren artean gazteleraz hitz eginez elkar-ulertu eta konpondu behar al gara?

Euskal Herria euskararen herria da, euskarak egiten gaitu euskaldun. Baina horrelako jokaera lotsagarri, deitoragarri eta onartezinarekin, euskara hondamendira doa. Eta euskararekin batera Euskal Herria ere bai. Nolako herria eraiki nahi dugu?"

Artikulua osorik irakurtzeko:  http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-02-26/006/001/eliza_euskara_eta_barkamena.htm


Utzi iruzkina: