Jon Odriozola GARAko artikulugilearen mezu ustel eta pozoitsua
GARA ("lectores con criterio") egunkarian hamabostero,beti espainolez idazten duen Jon Odriozolak edozein espainiar inperialistak bota dezakeen moduko mezu ustela zabaldu berri du uztailaren 10ean argitaraturiko idatzian euskalduntasunaren inguruan.Zehazki,berez beste gai bat zuen artikuluko sarrera baliatu zuen politikari,kazetari eta tertuliano espainolistek jaurtitzen duten pozoi bera zabaltzeko.Horra,sarri bere burua "internazionalistatzat" aurkeztu duen horren hipokresia agerian!
Hona aipaturiko pasarte pozoitsua (guk euskaratua): "Esan genuen duela 15 egun txuriak garela jaun eta jabe eta beste arrazak eskasagoak ("inferiores") direla.Jada ez da horrela esaten,baina bai pentsatzen.Gutxi gora-behera zortzi euskal-abizenak (Sabino Arana "insipidoak" nahi bezala) erakutsi ez eta euskara ez badaki (delitua bailitzan),bada orduan ez dagoela kastarik,ez dela benetako euskalduna ("vasco"),erdibasko bat dela esaten den bezala;tira,badirela kolore guztietako arrazakeri eta aberriak eta ignorantzia oso ausarta da." (Bere testua:Decíamos hace 15 días que los blancos somos los putos amos y las demás razas son «inferiores». Ya no se dice así porque queda feo, pero se piensa. Es un poco como si un vasco que porta ocho apellidos vascos (como quería el insípido Sabino Arana), pero no blasona de ello y, lo que tiene delito, ¡no sabe euskera!, pues resulta que no hay linaje ni casta, no es vasco de cojones, vaya, es un erdivasco, en fin, hay racismos de todos los colores y patrias y la ignorancia es muy osada.")
Arrazakeria zerekin lotuko eta euskalduntasuna eta euskararekin...Euskalduntasuna eta euskara zerekin lotuko eta arrazakeriarekin...Progez mozorroturiko inperialistak aritzen diren bezal-bezala.Higuingarria!Ignorantea...ez daki oraindik aspaldi esana dela euskara (eta ez arraza,ez beste ezer) dela euskaldun egiten gaituena?Eta ez jakiteak erdaldun eta ez "erdibasko"?Ez daki euskaldunok asimilazio saio bat pairatzen dugula eta herri euskalduna dela espainiar eta frantziar hizkuntz,nazio eta zibilizazio supremazismoa jasaten duena?Ignorantea ala sasi-internazionalista alienatu-alienatzailea?
HERRI EUSKALDUNAREN ETA EDOZEIN HERRIREN ZAPALKUNTZA DESITXURATZEN DUTEN KOLORE GUZTIETAKO IRUZURTIEN AURKA!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: