BESTE BIDAI MOTA BAT: KILIMANJAROKO ELURRAK
Asteburuan "Les neiges du Kilimandjaro" Robert Guédiguian-en film bikaina ikusteko aukera izan dut zineman. Fabula erreal baten bitartzez, gaur egungo gizartearen garraztasunean, goxotasun printzak oraindik ere badirela erakusten digu, maitasuna eta laguntasunarenak alegia. Eta bereziki Kilimanjarora egiten duten bidaiaren pasartea dut gogoko. Bidai orotan, norbanakoa baita bisitatzen dituen eremuen mugak jartzen dituena. Argibide gehiago ez dut eman nahi, anima zaitezte pelikula ikustera eta antzeko bidaietan barneratzera!!!
Film-a Victor Hugo-ren "Pertsona behartsuak" poeman oinarrituta dago: aberastasuna ez du kapitalak, diruak neurtzen, eskuzabaltasunak baizik!
Masai
Zinera joateko agian iganderarte itxaron behar.. baina kusiositatea sartu zait gorpurtzean ta ez dizkiot mugak jarri nahi. Bidaietan horizonte zabala aurrean dagoen bezalaxe, orain expektatiba onak dira Masaik airean jarri dituenak! Kuriositatea asetu nahiean Victor Hugo-ren poemara jo dut...ta bertan, amaieran, pobrezian, zailtasun ta beharrez jositako arrantzale famili batean... senar-emazteek, hil den bizilagun baten bi semeak adoptatzeko erabakia hartzen dute, bakarka. Biak bestearen iritziaren beldur dira, baina arrantzalea etxeratu ta emazteak dagoeneko haurrak etxera ekarri dituela deskubritzen du.Ezkuzabaltasunean koinziditzen dute.Hori bai koinzidentzi polita. Agian beharrak bizi ta sufritzen dituenak ("behartsuek") bakarrik garatzen dute ezkuzabaltasuna?Pentsatu nahi dut ezetz.Sinetsi nahi dut, gizaki bakoitzak barruan dugun zeozerk (kontzientziak.. buruko neurona bakartiren bat..bihotzak..) bultzatzen gaituela.
Victor Hugo. Hemen bere poesiaren tradukzioa.
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/iesseneca/revista/spip.php?article450 Himba
Iruzkinak
Utzi iruzkina: