Euskaraz ostia!:4.olerki-manifestua:Presioa irauliz zuzenki!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-12 09:24
1

Konstituzio,auzitegi,legeek markoa

arrotzen menpe ukoa,

zanpaketaren gakoa,

herri hau erdalduntzeko

Espainia,Frantziaren saioa.

Ankerra errepresioa,

izugarria erdal-presioa!

Bitarteko administratiboak,

hezkuntza-sistemak,hedabideak...

beraien hizkuntzak inposatzeko.

Errepresioa,

erdal-presioa...

eta herri euskaldunak

HERRI-PRESIOA!

Erdalduntzea gelditu,

erresistentzia garatu,

berreuskalduntzea abiatu.

Ordezkapena vs euskalduntzea.

Talka.

Gatazka.

Eremuak irabaztea

aktibazioan datza.

Administrazio arloa berebizikoa,

baina pribatua ez da gutxiestekoa.

Elkarte,enpresek ere bere itzala,

eragin itzela.

Haiengan eragiteak bezala.

Eragin itzela!

Euskaltzaleon indarra

nabari dadila!

Ozen!

Argi!

Zuzenki!

Euskaldunon aldarria

behar den gune guztietara!

Erdararako presioa irauli,

ofentsibara pasatu,

baztertzerik ez onartu,

eragin daiteken toki orotan

ERAGIN!

Euskalduntzeak ere presioa funtsezko

militantziarekin,

ekimenekin,

jarrerarekin

indartu dezagun!

ZUZENKI AURRERA!

da2b

da2b 2012-06-13 10:47 #1

Kaixo!!

Nik Naturgaseko edukitako harremana komentatu nahi nuen blogeko inor bezeroa baita, edo izan litekeen, gauza bera egiteko ere.

Dena euskaraz nahi nuena adierazi nien (telefonoz arreta euskaraz da), kontratua barne noski. Hasieran ez zen horrela izan eta 2rritan kexatu nintzen euskaraz bidaltzeko etxera, bitartean sinatu gabe gaztelaniaz bidalitakoa.

Azkenean etxean dut euskaratuta, eman duten denbora ikusita ez dakit niretzat euskaratu duten, baina jendea animatu nahi dut euskaraz eskatzeko, gure hizkuntzan lortu arte, eta jakin badakigulako orain eduki badaukatela!!

Zorionak blogagatik!


Utzi iruzkina: