Kategoria: olerki-manifestuak
Suturik,sutsuki...Herria da gorputza, hizkuntza bihotza!Hizkuntza- zapalketa ez da nazio-arazoaren saihets bat, bizkar-hezurra baino!Euskara mespretxatzen duen abertzaletasuna, iruzurra!Inperialismoa eta etnozidioa sutara!Ta haiekin alienazio linguistiko, kultural eta ideologikoa!Kolonizatuaren sindromepeko,azpiratuaren mentalitateko jarrerak.Bihotzik gabeko gorputza= hilotza,beraz pikutara otzantasuna!Urteak erreguka...Bukatu koplak:Odol gabeak ez gara!Suturik.Sutsuki.Zapalduak,minorizatuak,gure herrian arrozturik...Miruak erasokaeta guk uso izan behar omen:inor ez mindu,ez exijitu,erakart...
Konstituzio,auzitegi,legeek markoaarrotzen menpe ukoa,zanpaketaren gakoa,herri hau erdalduntzekoEspainia,Frantziaren saioa.Ankerra errepresioa,izugarria erdal-presioa!Bitarteko administratiboak,hezkuntza-sistemak,hedabideak...beraien hizkuntzak inposatzeko.Errepresioa,erdal-presioa...eta herri euskaldunakHERRI-PRESIOA!Erdalduntzea gelditu,erresistentzia garatu,berreuskalduntzea abiatu.Ordezkapena vs euskalduntzea.Talka.Gatazka.Eremuak irabazteaaktibazioan datza.Administrazio arloa berebizikoa,baina pribatua ez da gutxiestekoa.Elkarte,enpresek ere bere itzala,eragin itzela.Haiengan eragiteak...
"Euskaraz bizi nahi dut" hots,bizi nahi dugu.Norbanakoz norbanakohautu hortan tinko,baina banakoen baturaz haragoborroka kolektibo.Izan ere, haraeuskara edo ez gara;zer?Herri!Euskararen Herri!Euskara edo ez gara...ta konplexuak kanpora! Euskaraz...
Zapalduak,minorizatuak,gure herrian arroztuak gaituzte. Kolonizatuak,alienatuak,erdaldunduak nahi gaituzte. Inperialista madarikatuak,pikutara zoazte! Miruak ditugu itzulika eta guk uso izan behar omen: inor ez mindu, otzan agertu, ez exijitu, erakartzen saiatu... Aski,nahiko,kitto: Euskaldun atzaparra,beharra! Zenbat beldur,konplexu,onkeri... Ez al da gehiegi? Alegia,eskasegi? Euskararen alde ostiaka, ze gogorra,makarra, euskaldun xintxoentzat ze txarra... Aski,nahiko,kitto: Euskaldun atzaparra,beharra! Mila argudio eta ze demonio? Langileen artean atzaparra normala: nagusiarekin lerratzen...
Bai, bukatu dira koplak: Herria da gorputza, hizkuntza bihotza! Bai, bukatu dira koplak: Hizkuntz zapalketa ez da nazio-arazoaren saihets bat, bizkar-hezurra baino! Bai, bukatu dira koplak: Euskara mespretxatzen duen abertzaletasuna, iruzurra! Indignatzen gara! Sumintzen gara! Euskararen etsaiekin? Espainiarekin? Frantziarekin? Inperialismoa eta etnozidioa sutara! Hori borroka nagusia da, ez afera indignagarria. Indignagarri: Alienazio linguistiko, kultural eta ideologikoa! Sumingarri: Kolonizatuaren sindromepeko jarrerak! Azpiratuaren mentalitatearen sokako konplexuak! Indignagarri: Hizkun...