Euskaraz ostia!:1.Olerki-manifestua:Bukatu direla koplak!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-16 09:28

Bai, bukatu dira koplak: Herria da gorputza, hizkuntza bihotza!

Bai, bukatu dira koplak: Hizkuntz zapalketa ez da nazio-arazoaren saihets bat, bizkar-hezurra baino!

Bai, bukatu dira koplak: Euskara mespretxatzen duen abertzaletasuna, iruzurra!

Indignatzen gara!

Sumintzen gara!

Euskararen etsaiekin?

Espainiarekin? Frantziarekin?

Inperialismoa eta etnozidioa sutara!

Hori borroka nagusia da, ez afera indignagarria.

Indignagarri:

Alienazio linguistiko, kultural eta ideologikoa!

Sumingarri:

Kolonizatuaren sindromepeko jarrerak! Azpiratuaren mentalitatearen sokako konplexuak!

Indignagarri:

Hizkuntza arrotzetan Herria eraikitzeaz aritzea!

Sumingarri:

Euskal Herria desitxuratu eta Erdal Herria bilakatzea!

Geroa Bai-ren web orria, Geroa Bai-k kudeatzen du.

Ez Barcinak.

Sorturen erdal estatutuak, Sortuk idatzi zituen.

Ez Juan Carlos I.ak.

Le Journal du Pays Basque-n herrien izenak frantsesez, Le Journal-ek idazten ditu.

Ez Sarkozyk.

Lotsatzeko moduko zerrenda.

Luzea.

Zoritxarrez.

Baina, zerrendatu behar bada, zerrendatuko dena.

Bai noski!

Zeren OTZANTASUNA=HERIOTZA

Bihotzik gabeko gorputza= HILOTZA

Baina EZ! Herria bizirik, euskaraz bizi!

Urteak erreguka...

Hortaz bai, bukatu dira koplak:

Odol gabeak ez gara!

Euskara baztertzen duten abertzaleak LOTSAGORRITU!

Suturik.

Sutsuki.

EUSKARAZ, OSTIA!


Utzi iruzkina: