Suturik,sutsuki ekarpen hau bukatu da...SUTURIK,SUTSUKI BORROKAN INDARTURIK SEGITZERA!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-12-07 11:22
1

Suturik,sutsuki...

Herria da gorputza, hizkuntza bihotza!
Hizkuntza- zapalketa ez da nazio-arazoaren saihets bat, bizkar-hezurra baino!
Euskara mespretxatzen duen abertzaletasuna, iruzurra!
Inperialismoa eta etnozidioa sutara!
Ta haiekin alienazio linguistiko, kultural eta ideologikoa!
Kolonizatuaren sindromepeko,azpiratuaren mentalitateko jarrerak.

Bihotzik gabeko gorputza= hilotza,beraz pikutara otzantasuna!
Urteak erreguka...
Bukatu koplak:
Odol gabeak ez gara!
Suturik.
Sutsuki.
Zapalduak,minorizatuak,gure herrian arrozturik...
Miruak erasoka
eta guk uso izan behar omen:
inor ez mindu,
ez exijitu,
erakartzen saiatu...
Aski,nahiko,kitto:

Gora euskaldun atzaparra!

Bukatu koplak,
bukatu erreguak.
Euskara edo ez gara...
ta konplexuak kanpora!

Euskaraz bizi nahi...
baina ez digute uzten.
Koxka!Hortzak erakutsi...
Hozka!

Suturik,sutsuki,...
Euskaraz bizi nahi dugu
ez erdaraz
Erdal-herri bilakatu gabe
bizi nahi dugulako.
Bizi,HERRI GISA.
EUSKALDUN ETA LIBRE!
Errepresioa,
erdal-presioa...
eta herri euskaldunak
HERRI-PRESIOA!
Erdalduntzea gelditu,
erresistentzia garatu,
berreuskalduntzea abiatu.
Ordezkapena vs euskalduntzea.
Talka.
Gatazka.
Eremuak irabaztea
aktibazioan datza.

Zuzenki!

Euskaltzaleon indarra nabari dadila!
Euskaldunon aldarria
behar den gune guztietara!
Erdararako presioa irauli,
ofentsibara pasatu,
baztertzerik ez onartu,
eragin daiteken toki orotan
eragin!

Suturik,sutsuki,...astindu hau bukatu da.

Suturik,sutsuki borrokan indarturik segitzera,

Suturik,sutsuki,atzaparra atereaz,

Suturik,sutsuki;presioa iraultzera,

Suturik,

sutsuki

EUSKAL HERRI LIBRE ETA EUSKALDUNA IRABAZTERA!





euskaltzale kezkatua

euskaltzale kezkatua 2014-08-13 15:00 #1

<p>Euskaltzaleek kontuan hartzekoa:</p>

<p><a href="http://stopimmigrazioa.wordpress.com/">http://stopimmigrazioa.wordpress.com/</a></p>


Utzi iruzkina: