Euskaraz ostia!:3.olerki-manifestua:nahiak argi,grinaz ari!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-04-23 18:13

"Euskaraz bizi nahi dut"                                                          

hots,bizi nahi dugu.

Norbanakoz norbanako

hautu hortan tinko,

baina banakoen baturaz harago

borroka kolektibo.

Izan ere, hara

euskara edo ez gara;

zer?

Herri!Euskararen Herri!

Euskara edo ez gara...

ta konplexuak kanpora!

 

Euskaraz bizi nahi...

baina ez digute uzten.

Koxka!

Hozka! Esan,sala dezagun nork:

espainiar eta frantziar estatuek!

Haien amaraunek,

sasi nagusiek,

hots,lege arrotzek.

Gu izateari utzi

beste bihurtzeko...

eraztunak,eskolak,

kartzelak,armadak...

Makila eta makilaia.

Makilaia bai,

edo makilajea,marketina,propaganda...

hots,zurikeria.

Zurikeria goragalezarrea!

 

Euskaraz bizi nahi

eta uko,traba,oztopoen gainetik

grina indartuz

EUSKARAZ BIZI!

Nahi izatea ez da lelo huts

nagusiekin batera beste hainbat sasi

inkoherentzia linguistikoari,aski!

ASKI!

 

Euskaraz bizi nahi dugu

hots,ez dugu erdaraz bizi nahi.

Erdal-herri bilakatu gabe

bizi nahi dugulako.

Bizi,HERRI GISA.

EUSKALDUN ETA LIBRE!

 

 


Utzi iruzkina: