Euskaraz ostia!:2.Olerki-manifestua:euskaldun atzaparra,beharra!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-01-03 09:37

Zapalduak,minorizatuak,gure herrian arroztuak gaituzte.

Kolonizatuak,alienatuak,erdaldunduak nahi gaituzte.

Inperialista madarikatuak,pikutara zoazte!

Miruak ditugu itzulika

eta guk uso izan behar omen:

inor ez mindu,

otzan agertu,

ez exijitu,

erakartzen saiatu...

Aski,nahiko,kitto:

Euskaldun atzaparra,beharra!

Zenbat beldur,konplexu,onkeri...

Ez al da gehiegi?

Alegia,eskasegi?

Euskararen alde ostiaka,

ze gogorra,makarra,

euskaldun xintxoentzat ze txarra...

Aski,nahiko,kitto:

Euskaldun atzaparra,beharra!

Mila argudio

eta ze demonio?

Langileen artean atzaparra normala:

nagusiarekin lerratzen dena salatzea.

Emakumeen artean atzaparra normala:

matxismoarekin lerratzen dena salatzea.

Aldiz,

ustez euskaltzale,abertzale direnak erdararekin lerratzean?

Normala ez txintik,ez fitxik esatea!

Beraz,aski,nahiko,kitto:

ESKIROL LINGUISTIKORIK EZ!

Edo ez dituzte entzun

arren,mesedez,otoi

EUSKARAZ ARITZEKO MILAKA DEI?!

Euskaltzaleon piketeen ordua da.

Bukatu ziren koplak,

bukatu dira erreguak.

Ez dago aitzakirik

ATZAPARRA!


Utzi iruzkina: