IDIAZABAL-DENDA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-14 16:01
4

Idiazabal gazta-marka ezagunak euskaraz eta erdaraz (espainolez) irakur daitekeen web orria du,erdarazko izenarekin.Baina horretaz gain gaztak internet bidez saltzeko web orri-denda ere badu eta bertan euskara baztertuz espainola besterik ez darabilte. Ikus: www.quesoidiazabal.com

Zuzenki eragitera beraz!Galdera bidez interpelatzea proposatzen dugu ondorengo mezua info@quesoidiazabal.com helbidera bidaliz:

"Gazta saltzeko zuen web-dendak zapore mingotsa sortzen du,mingotsa baita gure hizkuntza,EUSKARA baztertua duzuela ikustea.Galdera garratza: zergatik mespretxu eta uko hori?zerbait al duzue euskararen kontra ba,ez erabiltzeko?"

KOPIATU ETA BIDALI!

joseba

joseba 2012-06-15 15:10 #1

Idiazabal gaztako dendakoek honako erantzuna eman didate:

Arratsaldeon Joseba,

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizugu gure webgunearengan erakutsitako arretarengatik.

Zure
galderari dagokionean, esan beharra dago denbora gutxi barru web
orrialdea bi hizkuntzatan egongo dela eskuragarri, bai gaztelaniaz eta
baita euskeraz ere.

Salmenta
gehienak estatu mailan ematen direnez eta gure bezero askok euskeraz ez
dakitenez, lehenengo gaztelaniaz prestatzea erabaki genuen. Halere,
gure itzultzaileak lanean darabilte web-a euskaraz eskaini ahal izateko.

Barkatu eragozpenak eta euskerazko bertsioa lehenbailehen prest egotea espero dugu.

Beste galderaren bat izanez gero, 946 566 078 telefonora dei dezakezu edota info@quesoidiazabal.com -era email bat bidali.

Agur bero bat

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-06-18 09:24 #2

Mila esker Joseba erantzun horren berri emateagatik!Beste batzuoi ez digute idatzi,baina noski erantzun horrek denontzako balio du eta GARRANTZITSUENA LASTER ORRIA EUSKARATUKO DUTELA HITZ EMAN IZANA DA.Hori lortu dugu beraz,orain adi egon eta euskaratzen dutenean behar bezala nabarmenduko dugu!Beraz ekimen honetako mezu bidalketa amaitutzat joko dugu eta AURRERA!

Intxaursaltsa

Intxaursaltsa 2012-06-24 15:16 #3

Horrelatsu erantzun zuten 2009an!!!

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-06-25 10:33 #4

Intxaursaltsak ohartarazpen hori egina du twitteren ere eta berari esker jakin dezakegu 2009.urtetik Idiazabalen web-orri horren harira salaketa ezarria dagoela Behatokian,orduan ere antzera erantzun zutelarik gero ezer aldatu gabe.

Aurreko erantzunean aipatu bezala beraz,adi segitu beharko dugu eta hilabete pare batean euskaraturik ez badute berriz interpelatzea proposatzen dugu.

Utzi iruzkina: