Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Lotsagorritu: Azken hilabeteetan zenbait komunikabidetan "Izadia" deituriko kolektibo jeltzale baten idatziak agertu izan dira. Nabarmentzeko ezaugarri batekin: guzti-guztiak ESPAINOLEZ ARGITARATU DITUZTE EUSKARA BAZTER UTZIZ. Azken adibidea martxoaren 15ekoa da: http://www.deia.com/2012/03/15/opinion/tribuna-abierta/mas-que-un-partido


Deiadarren manifestazioaren harira ofizialtasunaren inguruko aldarria egoki kokatuz Sebas Irazoki EHEko kidearen artikulua irakurri ahal izan dugu berriki. Aski argia delakoan pasarte esanguratsu bat dakargu:  "Zatiketaren ondorioz pairatzen ditugun lege guztien oinarrian gaztelaniaren eta frantsesaren nagusitasuna mantentzea dago; euskararen eta euskaldunon menpekotasuna betikotzea; asimilazioa iraunkortzea, bi erdarak lehenetsiz. Horren aitzinean, euskaldunon bazterketarekin bukatzeko lege geriza, lege babesa, ofizialtasuna behar dugu. Hori aldarrikatzea dagokigu gutienez, eta horixe...


Aitor Aranzabalek Berria egunkarian idatzitako artikulu baten bidez gertakari larri bezain adierazgarri bat ezagutarazi eta salaketa publikoa egin du. Planteatzen duguna bere idatzia gure egin eta zuzenean Gipuzkoako Saskibaloi Federazioari igortzea da. Zehazki beheko testua kopiatu eta fgb@fgbaloncesto.com helbidera edo beraien web guneko kontaktu eremura bidaltzea. "Martxoaren 17an Astigarragan Astigarraga taldeak eta Soraluze BKE taldeak jokatutako partidan gertatutakoa salatu nahi dut.Saskibaloi partida horretan gertatutako falta baten ondoren, Soraluze BKE taldeko jokalari bat ep...


Berriki jakin dugu Bilboko Guggenheim museoan bertako txoko guztiak bisitatzeko ekimen bat abiatu dutela. Baina hori bai,bisitako azalpenak erdara hutsean izanez; zehatzago, espainolez,frantsesez eta ingelesez,gure nazio hizkuntza erabat baztertuz. Antza izan da azalpenik eskatu duenik eta museoaren arduradunek erabakia berretsi dute, eskaintza hiru hizkuntza horietara mugatuz eta euskara gehitzea eskaeraren arabera aztertuko luketela adieraziz. Sorreratik beretik euskal kultura mespretxatu duen museo horretara bideratzen dugu beraz oraingoan zuzenki ekimena. Zehazki hurrengo mezua kopiatu...


Burutu bezain laster aipatu genuen lehengo astean RAE espainiar akademiaren egoitzan izaniko zuritze ekitaldia: www.blogak.com/euskarazhostia/maskarada-higuingarria-madrilen Izan zen ordea orduan aipatu ez eta guztiz aipagarria den gertakaririk ere. Azpimarragarria baita gonbidatu gisa omenaldi-fartsan parte hartu zuten bakarrak ez zirela Carlos Urquijo, Leopoldo Barreda,Carmelo Barrio edo Jon Juaristi “euskaltzale ezagunak” izan. Ez! EAJ eta AMAIURen ordezkariak ere bertan izan ziren bere presentziarekin Espainiar estatuaren eta bereziki PPren gobernuaren politika asimilatzailearen zurike...


Beasaingo udalaren erdal iragarki baten salaketa burutu genuen duela zenbait aste: www.blogak.com/euskarazhostia/goierriko-udal-baten-espainol-hutsezko-iragarkia/edit. Gaur beste udal batekin salaketa errepikatu beharrean gara. Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean, Goierri bezala euskaldunenetakotzat jotzen den eskualde batean eta honetan ere Bilduk kudeaturiko udal baten eskutik, hiru hitz euskaraz eta eduki osoa erdara hutsean duen iragarkia argitaratu baitzuen atzo Tolosako udalak. Noiz eta ezagun den Semaforoa bezalako bitartekoekin Tolosaldean elebike...


Euskararen aurkako era guztietako neurriak eta hizkuntz politikak bultzatzen dituzten inperialistek Etxepare Institutuaren eskutik eta Euskaltzaindiaren kolaborazioarekin burutu dute iragarritako fartsa.   ZURIKERIA ARI DU


Otsailaren 15ean hitzaldia eskaini zuen J.M.Setien Gipuzkoako artzapezpiku ohiak Beasainen "bakeaz eta adiskidetzeaz". Erdaraz eskaini ere,espainolez alegia.Halaxe salatu zuen Tomas Agirre Irazokik iritzi artikulu batean eta salaketarekin batera hausnarketa interesgarriak ere planteatu zituen.Aski pasarte esanguratsua da honakoa:"Gure hizkuntzarekiko mespretxuzko jarrera hori ikusi ondoren, honako galdera hauek etorri zitzaizkidan burura: baketzeari buruz aritzean, zein baketze bide nahi duzue? Gazteleran eta Espainian oinarritutako bakea? Zer da bakea? Espainiarrek inposatutako bakea? Eusk...


Gure hizkuntzaren minorizazioa espainiar eta frantziar inperialismoaren ondorioa da. Hots, espainiar eta frantziar inperialistak dira euskararen zokoratzearen eta gure herriaren erdalduntzearen arduradun nagusiak. Baina zoritxarrez bada haiekin kolaboratu eta gainera haien politikak zuritzeko ahaleginetan dabilenik. Aurrekoan ere salatu genuenez horrelaxe dabil Euskaltzaindia eta joan den asteazkenean lotsagabeki islatu zuen PPko buruzagi batzuekin buruturiko fartsan. Horretan gelditu beharrean ordea, zurikeriatik haratago joan eta A.Urrutia Euskaltzaindiako buruak ekitaldi hartan espaini...


 EAEko gobernua kudeatzen dutenen hizkuntz politikak gaztelera lehenetsi eta hizkuntz ordezkapena sustatzen duela aski ezaguna da. Horren erakusle berriki merkataritzan euskarari eremuak murrizteko harturiko erabakia. Baina asimilazio politika hori euskararen aurkakotasuna makilatuz burutzera behartuak daude eta zuriketarako baliabideak darabiltzatela ere ezagutu beharrekoa da. Hortxe koka daiteke Etxepare institutua adibidez. Hain zuzen institutu horren eskutik euskarari “gorazarre” egiteko jardunaldiak antolatu dituzte hurrengo asterako Madrilen eta horien baitan martxoaren 14rako e...