Euskaltzaindia Madrilen zurikeria bultzatzen
EAEko gobernua kudeatzen dutenen hizkuntz politikak gaztelera lehenetsi eta hizkuntz ordezkapena sustatzen duela aski ezaguna da. Horren erakusle berriki merkataritzan euskarari eremuak murrizteko harturiko erabakia. Baina asimilazio politika hori euskararen aurkakotasuna makilatuz burutzera behartuak daude eta zuriketarako baliabideak darabiltzatela ere ezagutu beharrekoa da. Hortxe koka daiteke Etxepare institutua adibidez.
Hain zuzen institutu horren eskutik euskarari “gorazarre” egiteko jardunaldiak antolatu dituzte hurrengo asterako Madrilen eta horien baitan martxoaren 14rako euskarari “omenaldia” ere. Non eta RAE espainiar hizkuntz akademiaren egoitzan, norekin eta Euskaldunon Egunkaria ixtera iritsi ziren inperialistekin...
Argi dago izatekotan euskara menpekotasunean mantentzea dela goratuko dutena, beraz Euskaltzaindiak fartsa hori bultzatzea lotsagarria eta higuingarria iruditzen zaigu.
EUSKARAREN ETSAIEKIN KONPLIZITATEA BILATZEARI ETA POLITIKA ETNOZIDAK ZURITZEARI EZ!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: