Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Iruñeako txupinazoko mezua jendetzak entzuten du bertatik bertara eta jendetza are handiagoak telebistatik,irratitik edo internetetik.Aurten bere burua euskaltzaletzat duen Na-Bai taldeari zegokion txanda,baina ohi baino luzeagoa izan omen den mezuan bi hitz soilik esan zituen euskaraz:"Iruindarrak (euskaraz, eta gero:),pamploneses,pamplonesas,ycuantoshabéisvenidoadisfrutarconnosotros (dena espainolez),(azkenik "viva!" ta "gora!")."Batzuek euskaltzaletasunaz duten kontzeptua gure hizkuntzaren erabilpen  testimonial hutsarekin menpekotasuna elikatzea bada salatu...


Soziolinguistika Klusterrak berriki argitaratu ditu hizkuntzen kale erabileraren V.I. neurketako datuak eta emaitzek gordin-gordin agertu dute nabarmena zena,azken urteetan euskalduntze bidean aurrera egin ez eta gainera erdalduntzean sakontzeko arriskua dagoela.Azken hamabost urteotan ez da batere gehitu euskararen kale erabilera eta Euskal Herri osoko datuei dagokienez gure hizkuntzaren erabilera %13koa (!) da. Klusterrak bi puntu azpimarratu ditu: euskararen erabileraren hedapena ezagutzaren hedapenari loturik dagoela eta estatistikoki euskaldunon hizkuntzarekiko atxikimendua altua dela...


Jaien denboraldian bete-betean murgilduak gara duela aste batzuetatik.Orain Iruñea,Pasai Antxo,Lesaka,...EUSKARAREN ALDEKO BORROKA ETA EUSKALTZALEON INDARRA NABARI DADILA!Iruñeako EHEko kideek Depor tabernako egitaraua bidali digute eta hementxe ezartzen dugu ikusgai.Informazio gehiago EHEren blogean bertan dago:  www.euskalherrianeuskaraz.org 


Uztailak 1ean besteak beste bere web-orria espainolez zuelako Donostiako La-Perla talasoterapia zentrua interpelatzeko ekimena abiatu genuen.Handik gutxira weba berritu eta euskaraz ere jarri dute ikusgai. Ekimenaren abiatzetik aldaketa gauzatzerako denbora tartea oso laburra izateak eragin du batzuek ekimenaren berri izaterako aldaketa hori burutua zegoela eta ondorioztatzea agian hankasartze bat zegoela tartean.Gauzak argitze aldera beraz,ekimen horri eskainitako erantzunetan utzi dugun testua nabarmendurik dakargu:La-Perlakoek emandako erantzunean argi onartzen dute u...


Hiru bazterketa kasu esanguratsu,hiru surf-eskola interpelatzeko proposamena:-Miarritzeko Quiksilver eskola ofizialaren web-orria elebiduna da...euskara baztertuz elebiduna frantsesez eta ingelesez! www.ecole-de-surf-biarritz.fr-Donostiako Surfing Sansebastian eskolaren web-orria aldiz elebakarra...baina ez gure hizkuntzan espainolez baizik! www.surfingsansebastian.com-Sopelako "Euskal" bodyboard eskolaren web-orria ere gaztelerazkoa da: www.ebeskola.comHiruei mezu hau bidaltzea plantetazen dugu:"Surf eskolako arduradunak:Kantu hau ezagutzen duzue agian: ...euskara itsaso urdin eta zab...


LA-PERLA EKIMENA

5
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-01 19:29

Donostiako La-Perla talasoterapia zentru ezaguna bere mendeurren ospakizunetan murgildurik dabil.Baina guk ez dugu zoriontzeko asmorik bere komunikazio jardun guztia gure hizkuntza baztertuz burutzen baitu.Horren erakusle espainol hutsez duten web orria: www.la-perla.net Aukera euskararen aldarria zuzenki helarazteko baliatzea plantaatzen dugu testu hau bidaliz: "Kaixo, Zuen zentruak 100 urte bete izana ospatzen ari zareten honetan euskaltzaleok ez dugu zoriontze arrazoi handirik.Oraindik ere zuen komunikazio jarduna euskara baztertuz burutzen duzue eta web-orria adibidez gaztelera hutsez d...


Ekainaren 20an Gara egunkarian (apirilaz geroztik "lectores con criterio"...) Lazkaoko Udalaren iragarki bat argitaratu zen.Udala izendatzeko bi hitzak kenduta,goitik behera eta oso-osorik ESPAINOLEZ,Bilduko alkatearen izenpedurarekin.


Arraun munduan pisu nabaria du Bizkaiko Arraunketa Federazioak.Bere web-orria euskara baztertuz,osoki espainolezkoa da: www.arraunbizkaia.comHainbesteko pisurik ez izan arren esanguratsua da Nafarroako Arraunketa Federazioaren kasua ere.Bere web-orria ere osoki gazteleraz: www.fnremo.esBiei mezu hau bidaltzea planteatzen dugu:"Kaixo,Zuen web-orria bisitatu eta dut euskaraz ezer ikustea lortzen,dena erdaraz ateratzen baita.Arazoren bat duzue edo EUSKARA,gure hizkuntza baztertu egin duzuela da arazoa?Milesker erantzuteagatik."Kopiatu eta bidali arraunbizkaia@euskalnet.net eta navarraderemo@ya...


Orain arteko zuzenki-ekimen gehienak enpresei bideratuak izan dira.Zalantzarik gabe eragin sozial nabarmena dute eta euskalduntzearen aldeko borroka eremu horretan ere garatzea funtsezkoa da.Enpresei bideraturiko ekimenekin jarraituko dugu beraz.Baina administrazio eremutik kanpo,enpresez gain eragin handia duten eragile gehiago ere badira.Kirol-eragileak adibidez.Kirola da masa fenomeno garrantzitsuenetakoa eta bere eragina hizkuntzari dagokionez ere itzela da.Hortaz,hein berean da garrantzitsu bertan eragitea.Asmo horrekin,datozen hilabeteetan,kirol arlotik erdalduntzea bultzatzen duten f...


Itsasun uztailean burutzen den Errobiko Festibala euskal kultur ekitaldien egutegian agertzen da.Bere antolatzearen ardura duen Ezkandrai elkartea ere euskal kulturako eragile gisa aipatzen du adibidez Euskal Kultur Erakundeak.Eta euskal kulturaren oinarria,euskal hizkuntza,euskara da.Alta 2012ko Errobiko Festibala aurkezteko tresna nagusia ( www.errobikofestibala.fr ) ez da euskarazkoa.Ez hori bakarrik, osoki frantsesez idatzia da EUSKARA GUZTIZ BAZTERTUZ.Afixetan ere frantsesa nagusi...Jokaera biziki larria, "euskal"-kultur munduko eragile eta jendeei ere ez zaiela gure hizkuntza axola ad...