Kirolean zuzenki: SURF EKIMENA
Hiru bazterketa kasu esanguratsu,hiru surf-eskola interpelatzeko proposamena:
-Miarritzeko Quiksilver eskola ofizialaren web-orria elebiduna da...euskara baztertuz elebiduna frantsesez eta ingelesez! www.ecole-de-surf-biarritz.fr
-Donostiako Surfing Sansebastian eskolaren web-orria aldiz elebakarra...baina ez gure hizkuntzan espainolez baizik! www.surfingsansebastian.com
-Sopelako "Euskal" bodyboard eskolaren web-orria ere gaztelerazkoa da: www.ebeskola.com
Hiruei mezu hau bidaltzea plantetazen dugu:
"Surf eskolako arduradunak:
Kantu hau ezagutzen duzue agian: ...euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da...Guk euskaraz,zuk zergatik ez?...Bai,ezta?
Ba gure galdera berbera da:ZUEN WEB-ORRIAN EUSKARAZ,ZEGATIK EZ?Arlo guztietan (webean,klaseetan...) gure hizkuntza erabiltzea galdeginez,milesker erantzuteagatik."
Kopiatu eta bidali surfecole@gmail.com , contacto@ebeskola.com eta eskola@surfingsansebastian.com helbideetara.
Iruzkinak
EUSKARAZ OSTIA! 2012-07-05 18:13 #1

Surfing Sansebastianetik emandako erantzuna:

Zuekin guztiz ados gaude, web proiektu paralelo bat martxan jarri dugu, surfingdonostia izena ipiniko dioguna eta euskaraz izango dena bere dimentsio osoan, une honetan diseinu eta baliabide arrazoiengatik web orria ez dago euskaratua, baina gure liburuxkak hiru hizkuntzatan ditugu, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Bestalde, gure eskolan ikastaroak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen ditugu. Gure hondartza eta gure kultura maite ditugu, 25 urte baino gehiago daramatzagu bertan entrenatzen eta Euskadiko Selekzioarekin titulu garrantzitsuak lortzen.

Enpresa txiki bat gara, hasieran dana asko kostatzen da eta denbora eta diru kontua izango da bakarrik.

Eskerrik asko gure eginkizunak gogorarazteagatik.

Agur bat."

Beraz datozen hilabeteetan adi jarraitzeko beste webgune bat dugu.BESTE BI ESKOLEK EZ DUTE MOMENTUZ ERANTZUN,BERAZ ORAINDIK IDATZI EZ DUTENAK ERE HAIEI MEZUAK BIDALTZERA!

da2d 2012-07-06 10:43 #2
Beste biei niri gutxienez ez zidan uzten maila bidaltzen, teorian arazo teknikoak zituzten (batek erantzun zidan gainezka zuela eposta, espero dezagun gure mailengatik izatea)
Iruditzen zait beste era bat ere dagoela kaso askotan presioa egiteko horrelako enpreseei, udalekin harremanetan baldin badaude, ala laguntzak badituzten., udalaren bidez, batez ere udala euskaltzalea bada, udalarengana jotzen eskatzeko udalari enpresa horrekin lan egiteko edo laguntzak jasotzeko euskaraz bermatzea....
EUSKARAZ OSTIA! 2012-07-06 17:38 #3

Kontuan hartzeko proposamena da da2d,argi dago bide gehiagotatik eragin daitekela (telefonoz mintzatuz,behatokian salatuz...eta baita udalak ere inplikatuz noski,Ikea ekimenean bi aldiz egin bezala). Guk zuzenki-eragiteko proposamenak luzatzen ditugu gehienbat email bidezko interpelazioak burutzeko,baina bai ekimen berriak zein ekimen horien garapenerako proposamenak planteatzea denon eskura dago bloga tresnatzat erabiliz.Areago gure asmoen artean dago euskaltzaleok norbere aktibatzeak duen garrantziaren jakitun presio-iraultzean murgiltzea,zuzenki eraginez batzuetan korapilotsuagoak (eta tarteka burokratikoegiak) diren bideen zain egon gabe ere.

Hausnarketa bezala adibidez,oso esanguratsua iruditzen zaigu Bizkaiko Arraunketa Federazioak 8 urtez (!) bere weba espainol hutsez izatea.Zenbat euskaldunek bisitatu ote dute tarte horretan...eta zenbat euskaltzale sumindu izango ote dira...baina zenbatek aktibatu sumindura hori zuzeneko kexa helaraziz? Jarrera horretan eragitea ere bada hain zuzen ekimen hauen helburua,beraz gure proposamenen zain ere ez dago egon beharrik.Berriz esanez beraz,blogak TRESNA izan nahi duela,bakoitzak ere bere ekimenak,salaketak,ideiak planteatzeko aukera euskaltzale guztiok dugu.

Utzi iruzkina: