La-Perla ekimenaz gauzak argi geldi daitezen

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-05 19:50

Uztailak 1ean besteak beste bere web-orria espainolez zuelako Donostiako La-Perla talasoterapia zentrua interpelatzeko ekimena abiatu genuen.Handik gutxira weba berritu eta euskaraz ere jarri dute ikusgai. Ekimenaren abiatzetik aldaketa gauzatzerako denbora tartea oso laburra izateak eragin du batzuek ekimenaren berri izaterako aldaketa hori burutua zegoela eta ondorioztatzea agian hankasartze bat zegoela tartean.Gauzak argitze aldera beraz,ekimen horri eskainitako erantzunetan utzi dugun testua nabarmendurik dakargu:

La-Perlakoek emandako erantzunean argi onartzen dute uztailak 1ean ekimena abiatzean espainolez soilik zutela orria:

"Web-orria erderaz dagoela diozu eta hori horrela da berria delako eta atzo arte itzulpenen zain egon garelako, ikusi dezakezunez gaur dagoeneko euskaraz, ingeleraz eta frantsesez erabilgarri duzu."

Beraz hori argi geldi dadila: ekimena uztailak 1ean abiatu genuen weba osoki espainolez zutenean,kasualitatez seguraski,baina handik oso gutxira euskaraz ere (baita frantsesez eta ingelesez ere) ezarri dute.

Urratsa dela argi dago.Hala ere ez da egia komunikazio eskaintza guztia euskaraz eskaintzen dutenik.Hizkuntza hautatzeko txokoaren ondoan Twitter kontuan klikatu adibidez eta kontu hori espainol hutsez dutela ikus daiteke.Horregatik honako erantzuna bidali diegu La-Perlakoei:

"Milesker erantzuteagatik.Ikusi dugu web-orria orain gure hizkuntzan ere bisitatu daitekela.

Hala ere eremu batzuetan oraindik euskara baztertzen segitzen duzue,twitter kontua adibidez osoki espainol hutsez duzue,bai aurkezpena eta bai bertako mezuak ere."

Twitter bidez ere interpelatu ditugu eta erantzuten badute jakinaraziko dugu hemen.Momentuz ekimena amaitutzat jo eta AURRERA!"

(La-Perla ekimena eta erantzun guztiak ikusi)

TA AURRERA SEGITZEN DUGU ERANTZUN EZ DUTEN SURF-ESKOLAK INTERPELATZEKO EKIMENAREKIN!


Utzi iruzkina: