LA-PERLA EKIMENA
Donostiako La-Perla talasoterapia zentru ezaguna bere mendeurren ospakizunetan murgildurik dabil.Baina guk ez dugu zoriontzeko asmorik bere komunikazio jardun guztia gure hizkuntza baztertuz burutzen baitu.Horren erakusle espainol hutsez duten web orria: www.la-perla.net
Aukera euskararen aldarria zuzenki helarazteko baliatzea plantaatzen dugu testu hau bidaliz:
"Kaixo,
Zuen zentruak 100 urte bete izana ospatzen ari zareten honetan euskaltzaleok ez dugu zoriontze arrazoi handirik.Oraindik ere zuen komunikazio jarduna euskara baztertuz burutzen duzue eta web-orria adibidez gaztelera hutsez duzue.
Zergatik?Noiz arte?
Mila esker erantzuteagatik."
Kopiatu,bakoitzak nahi bezala izenpetu eta bidali info@la-perla.net helbidera.
Iruzkinak
ibai 2012-07-03 00:28 #1
eneko 2012-07-03 15:12 #2
Ziur webgunea gaztelera hutsez dutela? egia da gaztelerazkoa dutela lehen aukera (euskaraz nabigatuta ere) baina euskarazko bertsioa ere badute, nahiko osoa, hobetu litekeen arren. http://www.la-perla.net/eu/

zuen ekimena oso interesgarria da baina indarrak ondo erabili behar dira!

animo

ibai 2012-07-03 16:10 #3
Aupa, atzo idatzi nuen baina zerbaitek ez zuen ondo funtzionatu eta ez da nire erantzuna ikusten. Enekok dioen bezala, weba euskaraz dago (nik uste dut gainera osorik dagoela euskaraz eta txukun). Hizkuntza aldatzeko aukera goian eskumaldean dago.
Egia da nabigatzailea euskaraz eduki arren ere zuzenean gaztelerazkora doala, baina hortik aparte ez dut uste kexatzeko beste motiborik dagoenik.

(Bide batez, Historiara sartzerakoan berriro erderazkora salto egiten du, baina berriro hizkuntza aldatu daiteke... hori konturatu gabe egindako akats bat izango da)

Itsaso 2012-07-04 22:42 #4

Zuen proposamena bidezkoa irudituta bidali nien euskara ez baztertzeko eskaera. Hona uztailaren 3an jasotako erantzuna: "...jakinarazpen guztiak euskaraz eta/edo erderaz egin ditugu. Komunikabideetan besteak beste, adibide gisa bidali dizkizudan iragarkiak azaldu dira. Bestalde, komunikabideek beraien kontura gutaz egin dituzten erreportaiak erderaz izan badira hori ez dago gure esku. Web-orria erderaz dagoela diozu eta hori horrela da berria delako eta atzo arte itzulpenen zain egon garelako, ikusi dezakezunez gaur dagoeneko euskaraz, ingeleraz eta frantsesez erabilgarri duzu. Gure ustetan bederen, gure gaur egunean euskara erabiltzen saiatzen gara eta horrela jarraituko dugu". Hala da, euskaraz jaso dezakegu La Perlako eskaintza osoa. Interesgarria.

EUSKARAZ OSTIA! 2012-07-05 18:08 #5

Guri ere Itsasori emandako erantzun berdina eman digute eta Ibai,Eneko,... bertan argi onartzen dute uztailak 1ean ekimena abiatzean espainolez soilik zutela orria:

"Web-orria erderaz
dagoela diozu eta hori horrela da berria delako eta atzo
arte
itzulpenen zain egon garelako, ikusi dezakezunez gaur
dagoeneko
euskaraz, ingeleraz eta frantsesez erabilgarri duzu."

Beraz hori argi geldi dadila: ekimena uztailak 1ean abiatu genuen weba osoki espainolez zutenean,kasualitatez seguraski,baina handik oso gutxira euskaraz ere (baita frantsesez eta ingelesez ere) ezarri dute..

Urratsa dela argi dago.Hala ere ez da egia komunikazio eskaintza guztia euskaraz eskaintzen dutenik.Hizkuntza hautatzeko txokoaren ondoan Twitter kontuan klikatu adibidez eta kontu hori espainol hutsez dutela ikus daiteke.Horregatik honako erantzuna bidali diegu La-Perlakoei:

"Milesker erantzuteagatik.Ikusi dugu web-orria orain gure hizkuntzan ere bisitatu daitekela.

Hala ere eremu batzuetan oraindik euskara baztertzen segitzen duzue,twitter kontua adibidez osoki espainol hutsez duzue,bai aurkezpena eta bai bertako mezuak ere."

Twitter bidez ere interpelatu ditugu eta erantzuten badute jakinaraziko dugu hemen.Momentuz ekimena amaitutzat jo eta AURRERA!

Utzi iruzkina: