Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Irailaren 11n burutu zen Altsasuko EHEko bi kideen aurkako epiketa eta bi jarrera behintzat azpimarratzekoak dira.Batetik militanteena, itzultzaileari uko eginez hizkuntza-zapalkuntza bistarazi eta jarrera eredugarria agertuz.Bestetik berriz espainiar justizia-administrazioko epailearena, pairatzen dugun egoera bere hitz batzuekin garbiki islatzeagatik.Izan ere, hala zuzendu omen zitzaien, espainolez, Itziar eta Haizeari: "Os creeis que podeis declarar en el idioma que os de la gana?" ("Zer uste duzue nahi duzuen hizkuntzan deklaratu dezakezuela edo?").Hara ustezko kofizialtasun eta el...


Euskal Herria Esnea eta Kaiku albiste izan diren honetan, abagunea baliatuz  Lacturale ekimenari segida ematea planteatzen dugu oraindik beraien webgunean ere gure hizkuntza baztertzen jarraitzen baitute.Guk mezu hau bidali diegu marketing@lacturale.com helbidera:"Kaixo!Jarraitzen ari izango zarete Euskal Herria Esnea eta Kaikuren arteko liskarra eta bertan euskaraz etiketatzea salatzeagatik sortu den Kaikuren aurkako erantzun tinkoa.Euskaltzale batzuk zuetaz ere oroitu gara.Oraindik webgunea espainol hutsez duzue,twiterren espainolez aritzen zarete eta produktuen aurkez...


Euskal Herria Esnea kooperatibak Kaikurengandik jasotako salaketak euskaltzaleon erantzun eredugarria jaso du.Eragileen salaketak,boikot deialdiak,haserrea zuzenki helaraztea (atencionalcliente@kaiku.es helbidera mezuak bidaliz) ...Kasu honetan kontrabotere euskaltzalearen agerpena gauzatu da,azkar eta tinko.Ederki ikusi duten euskaldun atzaparra eta Kaikuk gezurtatu egin behar izan du salaketa euskara hutsez etiketatzeagatik burutu dutenik.Aktibazio hori mantendu eta jarrera ofentsiboz presioa iraultzera jo behar litzateke.Euskara azpiratzen duen legedia borrokatzearen garrantzia azpi...


EAEko gobernuak isuna ezar omen diezaioke Euskal Herria Esnea kooperatibari bere produktuak euskara hutsez etiketatzeagatik.Gaurko berria da eta oso adierazgarria da batzuek goratzen duten "Euskararen Legearen" normalizazio lorpenei dagokionez.30 urte eta gero Euskal Herriko hizkuntza erabiltzea jazarria!Datozen egunetan agertuko dituzte gertaerak sakonago,baina zuzenki-ekimenen bat abiatzea pentsatzen ere hasi gaitezke.  


Agertu genuen gisan "Ezabatu eta euskaraz bizi!" kanpainan parte hartzeagatik Altsasuko EHEko bi kide epaitzeko ekinbidea abiatua du justizia-administrazio arrotzak.Orduan azpimarratu genuenez,errepresio kasuen salaketak borroka planteamenduak indartzera bideratuak izatea funtsezkoa da, hain zuzen errepresio horrekin lortu nahi dutena (euskaldunok kikiltzea) lortu beharrean euskaltzaleon mobilizazioaren biderkatzea jaso dezaten.Epaiketak badu eguna,irailak 11 eta egun horretarako elkarretaratzea deitu du EHEk.Itziar,Haizea eta EHEko kidego guztiari babesik sutsuena eta sutsuki EUSKAL HERRIA...


AEKk hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu du."Euskara bizia" izan da hautatu duten leloa eta ez dirudi asmo astintzaile,ofentsibo edo interpelatzailerik duen mezua denik.Hala ere abertzale erdaldunak matrikulazio kanpaina bakoitzean interpelatuak sentitu beharko luketenez,aukera baliatuko dugu gure ekarpena egiteko.Aitzakiak utzi eta ABERTZALE ERDALDUNAK EUSKALTEGIRA ORAIN!


Ugari izan dira presioa iraultzeko ekarpena egiteko abiatu ditugun zuzenki-ekimenak.Hurrengo asteetan ekimen guzti horiek osatu-borobildu eta Herriko Etxeetan eragiten jarraitzeko planteamendua dugu.Gero berriz,interpelazio masibo bat burutzea planteatuko dugu.Euskararen aldarria behar den gune guztietara zabaltzeko ez dugu pixkanaka ibili beharrik eta!Beraien webguneetan gure hizkuntza baztertzen duten Euskal Herriko eragileak ahalik eta kopuru handienean ezagutu,ezagutarazi eta interpelatzea izango da ekimen horren funtsa.Bi zati izango ditu beraz:lehenean guztion ekarpenekin webgune hori...


Bokaleko Herriko Etxeak interpelazio ekimenari mezua frantsesez bidaltzeko eskariarekin erantzun diola jakinarazi digu Maialenek. Presioa iraultzeko ekinbideari segida emateko kasu honetan beharbada mereziko luke mezuaren mamia hizkuntza arrotz horretan ere helaraztea,betiere kokapen egoki batekin,baina irizpide desberdinak egon daitezkeenez, egun batzuetako tartea utziko dugu nahi duenak bestelako erantzun proposamenak helarazi ahal izan ditzan. Tarte hori eta gero luzatuko dugu beraz proposamen zehatza.


Donostia 2016 egitasmoarekin loturiko albisteak etengabe agertzen zaizkigu hedabideetan eta laister,kasu askotan izaera propagandistikoz blaiturik,proiektu hori gidatuko duen fundazioaren aurkezpena ezagutaraziko dute (espainiar kultura ministeritzaren partaidetzaren "berrikuntzarekin"...EAEko gobernuak,Gipuzkoako aldundiak eta Donostiako udalak gonbidatua izan ondoren!).Gaurkotasun edo aktualitatean toki nabarmena duela ukaezina da eta baita pisuzko gertakaria ere.Hilabetea igaro da egitasmorako kultur-zuzendari erdalduna hautatu zutenetik eta euskararen aldeko herri mugimenduko eragileen ...


Gorlizeko Eroskiren gasolindegian,makinan txartela sartu eta hizkuntza gisa espainola,frantsesa,ingelesa eta katalana aukera daitezkeen bitartean gure hizkuntza baztertua dutela salatu du Santi Mintegik prentsan.Euskaltzaleon salaketa zuzenki ere jaso dezaten ekimena proposatzen dugu ondorengo mezua helaraziz:"Gasolina hartzera joan nintzen Gorlizen Eroskik duen gasolindegira. Txartela sartu eta lau hizkuntzatan egiteko aukera ematen dit makinak: Español, English, Français, Català."EUSKARAZ ZERGATIK EZ?ZER DUZUE ESATEKO SALAKETA HORREN AURREAN?"Kopiatu eta bidali Eroskiren webguneko kontakt...