Lacturale ekimenari jarraipena emanez:
Euskal Herria Esnea eta Kaiku albiste izan diren honetan, abagunea baliatuz Lacturale ekimenari segida ematea planteatzen dugu oraindik beraien webgunean ere gure hizkuntza baztertzen jarraitzen baitute.Guk mezu hau bidali diegu marketing@lacturale.com helbidera:
"Kaixo!Jarraitzen ari izango zarete Euskal Herria Esnea eta Kaikuren arteko liskarra eta bertan euskaraz etiketatzea salatzeagatik sortu den Kaikuren aurkako erantzun tinkoa.Euskaltzale batzuk zuetaz ere oroitu gara.Oraindik webgunea espainol hutsez duzue,twiterren espainolez aritzen zarete eta produktuen aurkezpenetan ere non dago gure hizkuntza???Euskaldunok ezin dugu horrelako bazterketarik onartu,baztertze hori ezin da luzatu!Ea ba neurriak laister gauzatzen dituzuen!Agur bat."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: