GORLIZEKO EROSKI EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-23 15:51
2

Gorlizeko Eroskiren gasolindegian,makinan txartela sartu eta hizkuntza gisa espainola,frantsesa,ingelesa eta katalana aukera daitezkeen bitartean gure hizkuntza baztertua dutela salatu du Santi Mintegik prentsan.

Euskaltzaleon salaketa zuzenki ere jaso dezaten ekimena proposatzen dugu ondorengo mezua helaraziz:

"Gasolina hartzera joan nintzen Gorlizen Eroskik duen gasolindegira. Txartela sartu eta lau hizkuntzatan egiteko aukera ematen dit makinak: Español, English, Français, Català."EUSKARAZ ZERGATIK EZ?ZER DUZUE ESATEKO SALAKETA HORREN AURREAN?"

Kopiatu eta bidali Eroskiren webguneko kontakturako ataletik (www.eroski.es gunean "bezeroaren arretan" klikatuz) edo komunikazio arduradunetako baten helbidera (iosusanz@eroski.es).

Alberto Silva

Alberto Silva 2012-08-24 11:39 #1

Facebook bitartez ere egin dezakegu salaketa: https://www.facebook.com/Eroski

Batzuetan bide eraginkorragoa da Facebook, zuzenagoa eta publikoki ikusten dena.

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-09-01 20:09 #2

Hona Berria egunkarian Eroskik emandako erantzuna:

"Santi Mintegiri erantzuna

Eroski.

Lehendabizi, eskerrik asko, Santi, zure gutunagaitik. Gorlizen Eroskik duen gasolindegian, txartelaz ordaintzeko unean, euskaraz egiteko aukera ez zegoela eta, Eroskitik hauxe jakinarazi nahi dizugu: arazo bat izan zela eta 24tik konponduta dagoela. Hurrengoan beste zerbait izanez gero, guri ere jakinaraztea eskertuko genizuke (telefonoz, gutun bidez, Facebook,…), horrela lehenago jakin eta konpontzeko aukera izan dezagun. Adeitasunez,".

Utzi iruzkina: