Euskarazko etiketatzea:presioa iraultzera zuzenki!-KAIKU EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-09-08 09:44
1

Euskal Herria Esnea kooperatibak Kaikurengandik jasotako salaketak euskaltzaleon erantzun eredugarria jaso du.Eragileen salaketak,boikot deialdiak,haserrea zuzenki helaraztea (atencionalcliente@kaiku.es helbidera mezuak bidaliz) ...Kasu honetan kontrabotere euskaltzalearen agerpena gauzatu da,azkar eta tinko.Ederki ikusi duten euskaldun atzaparra eta Kaikuk gezurtatu egin behar izan du salaketa euskara hutsez etiketatzeagatik burutu dutenik.

Aktibazio hori mantendu eta jarrera ofentsiboz presioa iraultzera jo behar litzateke.Euskara azpiratzen duen legedia borrokatzearen garrantzia azpimarratuz (kasu honek islatu du gure hizkuntza erabiltzeko betebeharra jasotzetik hurrun,erdara hutsez etiketatzeko arazo legalik ez dagoen bitartean,euskara hutsez egiteko hainbat baldintza juridiko daudela) abagunea baliatu behar dugu presioa gure hizkuntza baztertuz etiketatzen dutenei bideratzeko.Asmo horrekin aurki planteatuko dugu zuzenki-ekimen bat.

Kaikuri dagokionez:

Jadanik mezuak bidali zaizkiela eta euskararen alde daudela erantzuten ari direla kontuan hartuz,mezu hau bidaltzea planteatzen dugu (lehen aipaturiko atencionalcliente@kaiku.es helbidera):

"Kaixo: Euskara hutsez etiketatzeagatik buruturiko salaketak sumindu gaitu.Orain arrazoia hori denik ukatu eta euskararen alde zaudetela diozue.Hala ere kaikusinlactosa.com, kaikubenecol.com, kaikuactif.com eta kaikuvitaten.com webguneetan eta hainbat produkturen aurkezpenean adibidez gure hizkuntza baztertzen duzue.Salaketa kendu eta baztertze guzti horiekin amaitu beharko duzue sinesgarritasuna izaten hasteko".

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-09-10 14:16 #1

Hau da Kaikutik jasotako erantzuna:

"Egunon,

Zure emailaren arabera eta gaur argitaratu den albistearen ondorioz, Kaikuk agertu den salaketa gezurtaratu egin duela adierazi nahi dizugu. Horrela ikusi ahal duzu eransten dizugun adierazpenean.
Kaikuk ez du Euskal Herria esnearen ontzietan egiten den euskararen erabilpena salatu. Kaikuk bere oinarria dela eta, euskal kultura eta baloreak betidanik bultzatu ditu eta ala ikusi daiteke gure produktuen ontzietan, Ikastolen Elkartearen alde egiten diren ekintzetan, kirol ekitaldietan. Are gehiago, oso garrantzitsua da euskararen erabilpena gure lan giroan eta filosofian.
Kaiku Kooperatibak Eusko Jaurlaritzari "Euskal Herria esnea" proiektuaren egiatasunagatik galdetu dio, kontsumitzailearengan iruzurra suposatu ahal diolako susmatuz. Iruzur honen jatorria "Euskal Herria" izenaren erabilpenean dago, Kaiku Kooperatibak Euskal Herriko lurralde historikoen esnearen %70 batzen du eta. Gainera Kaiku esnea Euskal Herrian ontziratzen eta saltzen den esne UHT bakarra da.
Horregatik, Kaiku Kooperatibak Eusko Jaurlaritzari egindako kontsultak ez dauka beste helbururik kontsumitzaileei heltzen zaizkien mezuen egiatasuna bermatzea baizik.
Halaber, gai honi buruz, gardentasun osoa eskaintzeko asmoz, Kaiku Kooperatibak Eusko Jaurlaritzari egindako kontsulta email honetan gehitzen dugu. Ikusi ahal denez, orain arte argitaratu den informazio guztiarekin ez dauka zer ikusirik.
Kaikuk 50 urte baino gehiago darama abeltzain sektorea babesten, euskal kultura bultzatzen eta kalitate handiko produktuak eskaintzen. Hori dela eta, adierazi diren salaketekin eta informazioaren itxuragabetzearekin Kaikuk bere egonezina aldarrikatzen du.
Berri honek sortarazi duen nahasketa sentitzen dugu eta arlo honen inguruan zeuden zalantza guztiak argitu direla espero dugu. Hala ere, gurekin harremanetan jartzea guztiz eskertzen dizugu.
Agur bero bat,

Kaiku CorporaciĆ³n Alimentaria".

Eta hau izan da erantzun dioguna:

"Mila esker erantzuteagatik.

Ziurrenik lehendik ere jasotako mezuei erantzuteko idatzi berdina bidali diguzue.

Hala ere gure emailean euskararen baztertze kasu zehatz batzuk aipatzen genituen (kaikusinlactosa.com,kaikuactif.com eta kaikuvitaten.com webguneetan adibidez gure hizkuntza ez erabiltzea,ezta produktu horien etiketatzean ere).Euskararen aldeko bazarete lehenbailehen euskaratu beharko zenituzkete,ez?"

Utzi iruzkina: