Kirolean zuzenki:ARRAUNKETA EKIMENA
Arraun munduan pisu nabaria du Bizkaiko Arraunketa Federazioak.Bere web-orria euskara baztertuz,osoki espainolezkoa da: www.arraunbizkaia.com
Hainbesteko pisurik ez izan arren esanguratsua da Nafarroako Arraunketa Federazioaren kasua ere.Bere web-orria ere osoki gazteleraz: www.fnremo.es
Biei mezu hau bidaltzea planteatzen dugu:
"Kaixo,
Zuen web-orria bisitatu eta dut euskaraz ezer ikustea lortzen,dena erdaraz ateratzen baita.Arazoren bat duzue edo EUSKARA,gure hizkuntza baztertu egin duzuela da arazoa?
Milesker erantzuteagatik."
Kopiatu eta bidali arraunbizkaia@euskalnet.net eta navarraderemo@yahoo.es helbideetara.
Iruzkinak
EUSKARAZ OSTIA! 2012-06-29 10:25 #1

Federazioko kirol arduradunaren erantzuna: "...egia esan baliabide arazo bat da, orain dela 8 urte egin ziguten web orrialdea eta garai hoietan diru kontuak zirtela gaztelaniaz baino ez genuen egin. Irailerako web orri berri bat aurkeztuko dugu eta oraingoan bai, euskaraz egingo dugu.".

Beraz irizpidea erdara lehenestea...Hala ere garrantzitsuena euskaratuko dutela adieraztea da eta kasu honetan epea ere badugu.Irailean ikusiko beharko dugu beraz,bitartean amiatutzat joko dugu ekimena (Bizkaikoari dagokionez gutxienez).AURRERA!

Aurrera beti!!! 2012-07-03 19:23 #2
Hau da bai nik ere Bizkaiko arraun federaziotik jasotako erantzuna:

"Eskerrik asko Maialen zure arretagatik, egia esan
baliabide arazo bat da, orain dela 8 urte egin ziguten web orrialdea eta garai
hoietan diru kontuak zirtela gaztelaniaz baino ez genuen egin. Irailerako web
orri berri bat aurkeztuko dugu eta oraingoan bai, euskaraz egingo dugu.

Dena den, horrelako mezuak (sinatu barik edo zure izena
adierazi gabe) ez dira gustu onekoak, ez aldarrikapenagatik (guztiz
legezkoa)baizik eta tonuagatik.

Ondo izan,

Isusko Rodrigo

Kirol Arduraduna

Ta jarraian berriz nik erantzundakoa:

"Kaixo Isusko Rodrigo

Mila esker erantzunagatik, barkatu aurrekoan izen abizenak jarri ez banituen, Maialen Esparza naiz.

Pozten
nau oraingoan web orrialdea euskaraz egingo duzuela jakiteak baina ea
ba hurrengoan diru arazoak izanez gero lehenbizi euskara lehenesten
dugun eta ondoren beste hizkuntzetan egin.

Ondo izan.

EUSKARAZ OSTIA! 2012-07-05 18:22 #3

Guk jasotako erantzun osoa ere hori izan zen.Mamia argiki agertzeko erantzunaren muina eta benetan garrantzitsua zena agertu genuen.Zure erantzuna "Aurrera beti" osoa ona da,guk ere erantzun genien zortzi urtez euskara baztertu eta gainera izenpetzearen gaiagatik suminduak beraiek izatea oso adierazgarria baita.Hala ere izenpetzearena interpelatzeei ez erantzuteko aitzakia gisa erabilia izan ez dadin, mezuak izenpetzea gomendagarria izan daiteke,bakoitzak nahi duen modua hautatuz,izenez zein bestela.Guk "euskaltzale sumindu gisa" erantzun genien.

EUSKARAZ OSTIA! 2012-10-08 15:11 #4

http://www.blogak.com/euskarazhostia/bizkaiko-arraunketa-federazioak-webgunea-euskaratu-du

Utzi iruzkina: