Bilboko Guggenheim ekimena
Berriki jakin dugu Bilboko Guggenheim museoan bertako txoko guztiak bisitatzeko ekimen bat abiatu dutela. Baina hori bai,bisitako azalpenak erdara hutsean izanez; zehatzago, espainolez,frantsesez eta ingelesez,gure nazio hizkuntza erabat baztertuz. Antza izan da azalpenik eskatu duenik eta museoaren arduradunek erabakia berretsi dute, eskaintza hiru hizkuntza horietara mugatuz eta euskara gehitzea eskaeraren arabera aztertuko luketela adieraziz.
Sorreratik beretik euskal kultura mespretxatu duen museo horretara bideratzen dugu beraz oraingoan zuzenki ekimena. Zehazki hurrengo mezua kopiatu eta informacion@guggenheim-bilbao.es helbidera bideratuz (edo beraien web gunean harremanetarako daukaten gunetik bidaliz):
Bilboko Guggenheim museoko arduradunak:
Abiatu duzuen “Guggenheim+” ekimenean EUSKARA ez erabiltzea salatu eta GURE HIZKUNTZA mespretxatzea iraingarri zaigula jakinarazteko idazten dizuegu. Euskararen herrian bertako hizkuntza horrela baztertzea onartezina delako,errespetuz baina tinkotasunez egoera hori aldatzeko exijitzen dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: