Twitter-eko gure jardunaren berri:

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-02-29 14:26

 

Ohikoa da interneteko guneen eta sare sozialen arteko lotura.Guk Twitter darabilgu blogeko edukiak zabaltzeko,baina baita horretara mugatu gabe, bertan ekinbide propioa garatzeko ere. Sare horretan murgilduriko euskaldunen kopurua nahiko murritza izaki, oraingoan alderantzizko hedapena egingo dugu Twitter-eko jardunaren berri blogetik emanez.

Aipaturiko jardunaren baitan hainbat ekimen babestu ditugu (Twitter bera euskaratzeko kanpaina edo datorren martxoaren 17an Donostian burutuko den Euskaraz Bizi Eguna adibidez). Gainerakoan ardatzak blogeko berdinak izan dira:

euskara baztertzen duten abertzaleen salaketa, erdalduntzean eragiten duten eragileen interpelazioa eta Euskal Herri libre eta euskaldunaren aldeko ideologi-borroka.

Twiter-eko beraien kontuetan gure hizkuntza baztertzen duten abertzaleak aipatzeko #lotsagorritu multzoa sortu genuen, kasu esanguratsu batzuk bertan agertzeko. Hizkuntza nagusitzat edo kasu batzuetan bakartzat espainola erabiltzeagatik bertan aipatuak izan dira I.Urkullu,P.Barrena,J.L.Bilbao, Gara eta Deia egunkariak edo Nabarralde elkartea.

Twitter-eko kontuetan euskara baztertu eta espainola edo frantsesa erabiliz erdalduntzean eragiten duten eragileak interpelatzeko aldiz #erdarazblai multzoa eratu genuen. Bertan aipatuen artean daude adibidez Osasuna eta Erreala futbol taldeak eta Aviron errugbi taldea.

Aktibazioak emaitzak ematen dituela erakutsiz kasu aipagarriak izan ditugu. Jada aipatu genuen Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldearena esaterako.Beste euskaltzale batzuen sostenguarekin buruturikoak izan dira ekimen horietako batzuk eta zuzenki eragitea eraginkorra izan daitekeela nabarmendu behar dugu.

Twitter-en ere eragiten jarraituko dugu beraz eta hurrengo batean berriz emango dugu bertako jardunaren berri.


Utzi iruzkina: