Euskara eta Euskal Herria abesti baten hitzetan

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-02-22 13:34

Xalbadorren bertso ezagunak aipatu izan ditugu herria eta hizkuntzaz aritzeko. Zentzu bereko abestiak ere badira. Guztiz egokiak eta gaurkotasun osokoak direlakoan duela urte batzuk Bittor Aiapek kantatzen zituen hitzak dakartzagu:

"Zenbat aldiz oihukatu dugu
inposatzen dizkiguten kateen aurka
zenbat aldiz behin eta berriz
exigitu dugu gure askatasuna
Aske izateko apurtu beharreko
lehenengo katea gure barnean dago
urteetan zehar barneratu dizkiguten
erdal hizkuntzak baztertuz betirako

Euskaldunak garela aldarrikatzeko
euskal herria herri dela determinatzeko
gure nortasuna gure hizkuntza
euskara da geroa!

Euskal herria eraikiz EUSKARAZ
Euskal herria eraikiz EUSKARAZ
Euskal herria eraikiz EUSKARAZ
Euskal herria eraikiz EUSKARAZ!!!

Gure lurraldetasuna hautsia izan da
zentsura eguneroko ogia
askatasun eza bizi duen herria
itxaropena du lagun bakartia
Euskal herria inoiz ez da deuseztuko
euskara bizirik mantenduz gero
altxa dezagun ahotsa inposatzaileen aurka
hizkuntza gure itxaropena             
Euskaldunak garela aldarrikatzeko
euskal herria herri dela determinatzeko
gure nortasuna gure hizkuntza
euskara da geroa!

Euskal herria eraikiz EUSKARAZ
Euskal herria eraikiz EUSKARAZ
Euskal herria eraikiz EUSKARAZ
Euskal herria eraikiz EUSKARAZ!!!"


Utzi iruzkina: