2011 OLENTZERO

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-12-24 09:45
2

Neguarekin batera datorkigu, jentilen ordezkari, gure-gurea den ikazkin euskaldun maitatua (bizarzuri eta errege mago arrotzen aurrean guk ere Bai EHri-ren pegata honekin azpimarratzen duguna).

Etxe askotan opariak utziko direla eta norbaitek ideiarik nahi balu, guk heldu euskaldunentzako "Estatu etnozidaren kontra" Joxe Manuel Odriozolaren liburua gomendatuko genuke adibidez. Erdaldunentzako ("abertzale" eta "euskaltzale" erdaldunentzat bereziki) lehenbailehen euskalduntzeko baliagarria izan daitekeen edozein edo edozer.

Ikazkin

Ikazkin 2011-12-24 10:32 #1

Aupa,

Ez dakit Papa Noël "Bizarzuri" deitzeko moda hori nundik datorren. Neretzat zentzurik ez du. Erraten duzun bezala, arrotza zaigu, ez dezagun beraz guregana!

Bestalde, gure ikazkinak du, pegatin huntan, bizar zuria! Harrigarria ikazkin zikin eta zakar bat hain garbia eta txukun izan dadin, ez?

Zer diozue?

xibur

xibur 2011-12-24 10:49 #2

Jatorriz Père Nöel eta Reyes Magos dira, baina euskaldunok gure ezizenak ematea ere ez da zertan txarra, ezta? Nondik datorren, auskalo, norbaiti bururatuko zitzaion...baina egia da bai, pegatakoak ere bizar zuria duela! Erretiro adina luzatu izanen zioten agian eta ile urdinak ere agertu!

Garrantzitsuena noski, Ikazkin, arrotzak ez gureganatzea.

Utzi iruzkina: