ORBEA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-05-18 09:45
1

Txirrindula marka ospetsua da Orbea. Orona bezala Mondragon Korporazioko enpresa da eta Oronaren kasuan bezala bere web gunea ere oso eleanitza da: espainolez, frantsesez, ingelesez, alemanieraz, errusieraz,...irakur daiteke. EZ ORDEA EUSKARAZ.GURE HIZKUNTZA ETA GURE HERRIA EZ DIRA EXISTITZEN ORBEAREN WEB ORRIAN.

Horrelako mespretxua iraingarria dela zuzenki helaraztea proposatzen dugu, www.orbea.com guneko harremanetarako ataletik (contacto,contact,...) honako testua bidaliz:

"Orbeako arduradunak:Zuen web orria hainbat hizkuntzatan irakur daiteke.Euskaraz ez ordea.Euskara eta Euskal Herria ez dira existitzen zuen gunean.Horrelako mespretxua iraingarria dela helarazteko eta arlo guztietan gure hizkuntza erabil dezazuen idazten dizuet."

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-05-22 09:38 #1

Orbeako marketin arduradunaren erantzuna hau izan da:

"...Orbeako marketineko arduradun bezala eta ez dut eskusa
bezala jarriko 10 hizkuntza baino gehiagotara itzuli behar izatea
dokumentazio guztia, nahiz eta arazo eta kostu ugari sortu honek.Nere
ustez, internazional bilakatzen saiatu garen einean, sustraiak ahaztu
gabe, euskaldun egiten gintuena (euskara) ez dugu merezi den bezala
landu.Gure konpromezua orain ez da izango
komunikazio guztia bapatean euskarara itzultzea, argi hitzegitea nahiago
dut. Baina bai hartzen dut euskara sustatzeko lan egingo dugunaren
konpromezua, bai komunikazioetan baina baita inbertsioetan (aurten
korrikan, kilimetroak, euskaltel fundazioa, MCC-ko fundazioan, euskal
aldizkarietan, pilotari/eskubaloi/futbolari eskolei laguntzen, ikastolen
egunetan... parte hartzen ari gara adibidez)Berriz ere eskerrikasko eta ia noizbait bizikletan ibiltzen aurkitzen garen aio!"

EUSKARA SUSTATU,BAINA ERABILPENEAN BAZTERTU? SEGI DEZAGUN INTERPELATZE DINAMIKAREKIN!

Utzi iruzkina: