ORONA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-04-14 09:35

Igogailuen sektoreko enpresa ezaguna da ORONA. Egoitza nagusia Hernanin du eta Arrasaten kokatzen den multzo are ezagunago baten partaide da.

Bere web orria orona.es da eta hainbat estatutarako web-orri edo azpiorriak ere baditu. Orri nagusi hori osoki eta esklusiboki espainolez idatzirik dago. Baina bertatik beste guneetara sartu eta informazioa beste hizkuntza batzuetan ere irakur daiteke: frantsesez,ingelesez, portugesez eta nederlanderaz. Ez ordea euskaraz. ORONA-ren web orrietan euskara eta Euskal Herria ez dira existitzen. Edo hobeki esanik, euskara eta Euskal Herria baztertuak eta ukatuak dira.

Iraingarria,ezta? Ba zuzenki esan diezaiegun!Planteatzen duguna beltzezko testua kopiatu eta orona@orona.es helbidera igortzea da.


ORONAko arduradunak:

Zuen enpresako web orriak hainbat hizkuntzatan irakur daitezke. EUSKARARIK ORDEA EZ DA AGERI.EUSKARA BAZTER UTZIA DUZUE.IRAINGARRIA IRUDITZEN ZAIDALA ZUZENEAN ESAN ETA ALDATZEKO NEURRIAK HAR DITZAZUEN IDAZTEN DIZUET.”


Utzi iruzkina: