Landabengo VW EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-05-04 09:23
1

Aski ezaguna da Nafarroako Volkswagenek ekonomia eta lan mundutik haratago botere sozio-politikoan ere itzal handia duela.Zalantzarik gabe eragin sozial nabariko eragilea da,erdalduntzean eragiten duena izan ere.Bere hizkuntza irizpideak enpresaren web orrian isladatzen dira,euskara baztertuz espainola eta ingelesa darabiltzalarik. Baina euskaldunok ez gara gure hizkuntza mespretxatzen uzteko bezain odolgabeak,ezta? Ba zuzenki jakin dezatela!

Honako testua helaraztea proposatzen dugu:

"Herri batean kokatu eta bertako hizkuntza mespretxatzea jokaera salagarria da.Beraz,salagarria da zuek EUSKARA baztertzea.

Horixe zuzenki adierazteko eta eremu guztietan gure hizkuntza erabil dezazuen idazten dizuet."

Mezua bidaltzeko beraien web orria ( vw-navarra.es ) baliatuz bi aukera daude,testua bai "encuestas"en klikatuz eta bai "contactar"en klikatuz agertzen diren laukitxoetan itsasiz (bigarren aukera horretan kontuan hartu ematen den posta elektronikora publizitatea bidaltzea onartzearen baldintza dutela ezarria).

ERAMAN DEZAGUN EUSKARAREN ALDARRIA BEHAR DEN GUNE GUZTIETARA!

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-05-05 13:20 #1

Aktibazioak emaitzak ematen dituela berretsi da Guggenheim+ekimenaren emaitzarekin.

Hauxe da hango arduradunen erantzuna:

Jauna/Andrea:

Guggenheim Bilbao + bisitaldiaren gainean egindako iradokizunari erantzuteko, jakinarazi nahi dizugu euskarazko bisitaldiak egingo direla ostegunetan, apirilaren 26tik aurrera. Badakizunez, martxoaren 16an aurkeztu zen bisitaldi hori, Museoko txoko ezkutuetatik bi ordu eta erdiko ibilbidea; erakusketa bat prestatzen diren guneetatik bisita da, neurri handi batean —besteak beste, artelanen garraioa eta muntaketa azaltzen dira, baina baita Museoko abangoardiako gastronomiaren ingurukoak ere—.

Horrelako ibilbidea egiteak sorrarazten dituen antolakuntza zailtasunak direla eta, egunean bisitaldi bat baino ezin daiteke eskaini, hizkuntza batean. Asteko zein egunetan zein hizkuntza eskaini erabakitzeko, bisitaldi pribatuak eskatzen dituzten bisitarien profilak aztertu genituen, eta ebatzi egin genuen: bisitaldiak ingelesez ostiraletan izango zirela, gaztelaniaz larunbatetan, frantsesez igandeetan eta euskaraz eskaeraren arabera. Nolanahi ere, euskaldun ugarik ibilbidea euskaraz egin dadin eskatu duzuenez, euskarazko bisitaldiak egingo dira ostegunetan, 10:15etik 12:45arte. Apirilaren 26an jarriko dira abian eta luzaro gabe euskarazko bisitaldiak erreserbatzeko aukera aktibatuko dugu www.guggenheimplus.es webgunean.

Beste zalantzarik izatekotan, mesedez, jarri gurekin harremanetan telefonoz, 944 35 90 90 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara), edota posta elektronikoz, informacion@guggenheim-bilbao.es.

Adeitasunez,

Xabier Pérez-Gaubeka

Garapeneko Zuzendaria

Horri dagokionez zuzenki ekimenean parte-hartzeaz gain Zuzeu eta Aldabataria guneetan Urtzi Odriozolak agerturiko ekinbidea aipatu beharrean gara.Emaitzak ematen dituen aktibazio eredugarria!Goazen aurrera!

Utzi iruzkina: