UEMAko udal baten erdal iragarkia

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-03 14:40
3

Lotsagorritu: Urriaren 21eko prentsa idatzian erdara lehenetsia den Berako udalaren iragarki bat agertu zen. Bere burua "Ayuntamiento de Bera" izendatzen zuen udal hori Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da eta alkatetza Aralar alderdiak du.

Inkoherentziaren arloan markak hausteko adibidea!

Eta azalpenak emateko, gutxienez bi eragile: Berako udala eta Aralar. UEMAk azalpenak eskatu eta agian ematea ere ez legoke gaizki.

Papo

Papo 2011-11-04 10:54 #1

Lotsagarria! Aralarreko euskaltzale hauek! Euskaltzale baino espainolak!

Mikel

Mikel 2011-11-04 17:30 #2

Pentsatzen dut norbaitek akats mundiala egin izango duela, zeren bestela... Hala ere bikain dago salatu eta euskararekiko tentsionamendua sortzea. Erlaxatzen bagara, erdarak irabazten ditu eremuak!

Miren

Miren 2011-11-14 10:14 #3

UEMAko udal
baten erdal iragarkiaren harira, Berako Udaletik honakoa argitu nahi
dugu:

1.
Ekitaldi hori ez zuen Berako
Udalak antolatu, ez diruz lagundu ere. Hortaz, Berako Udalak ez du zerikusirik
iragarki horrekin, eta ez zegoen jakinaren gainean iragarki hori argitaratu
behar zenik ere. Beraz, iragarki horren gainean ez dute inolako ardurarik ez
Berako Udalak, ez alkatetzan dagoen Aralar alderdiak, ez UEMA berak
ere.

2.
Berako Udalak ekitaldi hori egin
zedin pilotalekuaren erabilera dohainik utzi zuen, eta horregatik ageri da
iragarkian Berako Udalaren izena, baina bertan ageri den logotipoa ez da Berako
Udalarena, ez dator bat irudi korporatiboarekin.

3.
Bera UEMAko udalerria da, eta
euskararen normalizazioarekin guztiz konprometitua dago. Egon badaude hutsuneak,
eta zer hobetua, baina ahalegin berezia egiten dugu, egunerokoan, arlo
guztietan, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Utzi iruzkina: