Lurrama azokako afixa nagusian frantsesa nagusi
Lotsagorritu: Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sustatzen duen Lurrama azoka laster burutzekoa da. Afixa nagusia ia osoki erdaraz atera dute: Ikusi afixa www.lurrama.org helbidean.
Laborari euskaldunen elkarteek euskara gisa hortan baztertzea biziki adierazgarria dela uste dugu. Ipar Euskal Herrian gure mintzairak pairatzen duen egoera larrian, bertako nortasun eta hizkuntzaren sustengarri jotzen den baserritarren multzoak euskara zokoratu ,edo agerpen sinboliko huts batera mugatzen badu, zer mezu igortzen zaio jendarteari eta administrazioari? Justuki, euskara euskaldunei ere axola ez zaienaren mezua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: