OIARTZUNGO CARREFOUR EKIMENA
Jakin berri dugu Oiartzungo EHEk eta Ttur-Ttur elkarteak kanpaina bat abiatu dutela Oiartzungo Carrefour hipermerkatuan euskara zokoratzeko harturiko neurrien aurka. Hona laburpena:
"Oiartzungo EHEk Carrefourrek egiten dituen eskubide urraketak salatu ditu Ostirala, 2011(e)ko azaroa(r)en 18-(e)an 11:39etan EHEko kideak Oiartzungo (Gipuzkoa) Carrefourrera joan ziren atzo hizkuntza eskubideen urraketak salatzera. Ttur-ttur euskara elkarteko kideekin batera, erreklamazio orriak eskatu zituzten, eta Behatokian ere egin zuten salaketa. “Caffefour aurrerapausoak egin beharrean, atzerapausoak ematen ari da”, salatu dute EHEko kideek." (informazioa osorik ikusteko www.euskalherrianeuskaraz.org)
KANPAINA HORI SUSTENGATZEKO 2. ZUZENKI EKIMENA ABIATZEN DUGU:
Proposamena da, Oiartzungo dendaren ardura duen Carrefour-eko sailari internet bidez gure kexua helaraztea atzerrira, kasu honetan Espainiara, hango hizkuntzan bidalitako honako testuaren bidez:
Nos dirigimos a ustedes, en su idioma, ya que de ustedes depende el hipermercado Carrefour de la localidad de Oiartzun aunque este situada en Euskal Herria.
Precisamente nos hacemos eco del conflicto surgido en torno a vuestras decisiones de arrinconar nuestra lengua nacional,el euskara, y mostramos nuestro apoyo a la denuncia realizada por movimientos populares de dicha localidad contra vuestra actitud.
Esperamos, que mostrando reciproco respeto se dirigan ustedes a nosotras en nuestro idioma y utilizen el euskara, asi como que utilicen el euskara en dicho centro comercial.
Atentamente pero con firmeza, lo exigimos
OIARTZUNGO CARREFOUR-EN EUSKARAZ!
Urratsak:
1) Beltzez idatzita dagoen goiko testu hori kopiatu.
2) Helbide honetara joan: www.carrefour.es/contacta-con-nosotros/ eta hautatu "tienda habitual"-en Pais Vasco-Gipuzkoa-Carrefour Oiartzun
3) "Asuntos"-en "otros" aukeratu eta "siguiente" klikatu.
4) "Particulares"-ko datuak bete, testua itsatsi eta bidali.
Hiriburuko Ikea-ren kasuan bezala, bakoitzak batekin nahikoa, baina bakoitz asko izan gaitezen! Beraz parte hartzera!
(Testuaren edukia hauxe da: Zuei zuzentzen gatzaizkizue, zuen hizkuntzan, zuek zaretelako Oiartzun udalerriko Carreforren arduradunak nahiz eta berau Euskal Herrian kokatzen den.
Hain zuzen ere euskara, gure nazio-hizkuntza baztertuz hartu dituzuen neurriengatik sorturiko gatazkaren harira idazten dizuegu eta gure sostengua agertzen diegu zuen jarrera salatu duten herri-mugimenduei.
Espero dugu begirune bera agertuz gure hizkuntzan erantzunen diguzuela euskara erabiliz eta halaber euskara erabiliko duzuela merkatal zentruan.
Errespetuz, baino irmoki exijitzen dugu)
Iruzkinak
Enara 2011-11-19 16:14 #1

Beharbada Ikearekin ere egin liteke halako zeozer, ez? Irakurri dudanez suediar nortasuna harro agertzen dute eta ondo legoke ahal balitz mezu batzuk haien hizkuntzan, suedieraz ere igortzea. Baina, noski horretarako suedieraz idatzi beharko luke norbaitek...

Zozoadoike 2011-11-19 17:57 #2
Ez dut ongi ulertzen. Zergatik gazteleraz idatzi behar zaie Carrefourekoei?

Bele 2011-11-20 17:44 #3
Hego Euskal Herriko Carrefourren saltegiak Madrileko sailaren ardurapenean daude eta kontakturako orri hori handik kudeatzen dute, beraz kexak Madrilera igortzen dira, atzerrira. Oiartzunen bertan eskuorriak betetzen ari dira bertako dendarentzat eta horiek euskaraz betetzen ari dira. Esperantoz ere egin liteke, baina atzerritarrei zuzentzeko bada eta trukean guri ere gurean erantzuteko eskaerarekin...Txinako denda baten arduradunei Pekinera Txineraz idaztea bezala da. Nik horrela ulertzen dut behintzat!

EUSKARAZ OSTIA! 2011-11-21 10:34 #4

Hizkuntz hautuaren gai hori, nazioarteko harremanen eremuan kokatzen dugu. Azterketa propioa merezi lukeen arloa genuke eta laburki gurea agertuko dugu:

Beste Herri batekoa denari norberaren herritik kanpo zuzentzeko ekimena hartu eta norberaren hizkuntzan zuzentzea da aukera bat. Hori da sistematikoki ingelesek egiten dutena adibidez, bere hizkuntzan zuzentzea besteei besteek berena ez balute bezala. Hori da ere inperialista eta herri ukatzaileen jarrera orokorra.

Gure ustez hori hizkuntz ekologiaren aurkako jarrera batekin burutzen da. Alderantziz bestearena hautatzeko ahaleginaz hizkuntzen arteko begirunezko harremanak sustatuz hizkuntz ekologia hori bera bultza daiteke. Horren beste ezinbesteko oinarria noski, bestearengandiko jarrera berdina da, norberaren hizkuntza ere erabiliz, zuzentzen dena bestea denean.

Bere garaian esperantoa funtzio horrekin sortu zuten, baina arrakasta gutxirekin momentuz behintzat eta hutsune hori bete nahi dute batzuek hain zuzen ingelesa nazioarteko harremanetarako hizkuntza bilakatuz. Ingelesa ordea hizkuntz neutroa ez denez, izaera etno-kultural baten oinarri baizik, uztar ezina da aipaturiko hizkuntzen ekologiarekin.

Planu teoriko hori utzita, ekimen zehatzera itzuliz, interpreta daiteke agian Madriletik elektronikoki zuzenean kexa horiek Oiartzungo dendara bideratzen dituztela ere. Guk ez dugu halako egiaztapenik egingo. Interpretazio hori egiten duenak euskaraz idatz dezala noski eta Madrilera ere bai hala nahi duenak, noski! Testuaren edukina bera ere, proposamena da, kopiatu eta bidaltzeko, baina Oiartzungo Carrefourren euskara erabil dezaten eskatzeko, bakoitzak bere testua egin dezakeela ere esan beharrik ez dago!

Zozoadoike 2011-11-21 19:24 #5
Amen! Besterik ez dezaket erran! Uuauuuuuuuuu!!!!!! :)))

2011-11-23 11:31 #6

Badirudi lozorrotik ateratzen ari garela... Ezabaketen kanpaina azken urteetan baino dexente indartsuago planteatu da, medikuntza eta osasungintzan borrokak piztu dira, komertzio handien inguruko lanketak ere bai,...ea jarraipena ematen zaien, bada beharra ta!Aurrera!

Utzi iruzkina: