The Oregonian

be happy

Azken boladan ez dut ezer idatzi hemen, eta nire bigarren blogean arreta gehiago jarri izan dut. Oso zaila egiten zait batean eta bestean erritmo berdina eramatea eta horregatik erabaki dut Basque in the moon-en zentratzea. Gainera Appleberrin idazteko asmoa daukat eta Anttonekin harremanetan jarri naiz jada. Hau ez da definitiboa, baina talde horren kide izatea ikaragarri gustatuko litzaidake, Apple mundua maite dudalako.Beraz, hilabete hauetan zehar hemen zerbait irakurri duzuenoi, erantzun dutenei edota nahi gabe iritsi zaretenei, eskerrik asko. Hau izan da nire lehenengo bloga, baina ez...


Atzo arratsaldea Columbia ibaian pasa nuen. Orain dela bi urte ezagutu nuen familiaren gonbidapena onartu eta beren belaontzian primeran pasatu nuen. Gidatzen utzi zidaten eta guzti! Haize asko egin zuen, beraz eguraldi aproposa belaontzian ibiltzeko. Portura itzulitakoan snack moduko bat hartu genuen, ilunabar zoragarri batekin.


Atzo arratsaldean bi lagunekin arratsaldea pasatzera atera ginen, amerikar erara noski. Egia esan behar badut, aspertu egin nintzen, guk arratsaldea pasatzeko beste ikuspegi bat baitaukagu.Hasteko merkatal gunera joan ginen, oraindik ez dakit zertara. Dendak ikustera suposatzen dut. Gero kotxea hartu eta fast food batean afaldu genuen, zapiak aldera. Ondoren puro batzuk erosi zituzten eta parke batean eserita hiru orduz egon ginen hitz egiten. Gero bi neskekin elkartu eta berriro afaltzera joan ginen, oraingoan gauerdia aldera.Amaitzeko etxeko apirikuan eseri eta bertan egon ginen, bideoak ...


Urte honetan egunero naranja zukua eta fruta gosaltzen dut. Gaur ordea, kafe on bat hartzeko gura izan dut eta etxe ondoko Starbucks-era joan naiz. Mocha kafe bat eskatu dut: 3.25$. Garestia, oso. Dena den, kafea ikaragarri ona dago.Etxera itzultzean muffin bat hartu dut, sabela betetzeko asmoarekin. Gauza asko bezala, hemen magdalenak ere erraldoiak dira. Jaten hasi bezain laster bete egin naiz. Ikus ezazue zenbat jan dudan.


Andy

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-07-13 18:48

Andy nire familia amerikarreko amaren anaia da. Orain dela hiru egun bihotzeko bat izan zuen eta atzo joan nintzen bera bisitatzera. Poztu egin zen ni ikusteaz eta hitz egiten egon ginen pixkatean. Tartean, esan zidan miresten zuela guk gizarte segurantza izateak, beraiek ez baitute. Orduan, negarrez hasi zen. Ospitaletik irteterakoan galdetu egin nion amari ea zergatik zegoen hain triste. Dirudienez, ospitalean 3 egun igarotzeagatik eta egin zioten operazioagatik 30.000$ ordaindu behar ditu. Dirutza hori ordaintzeko seguruenik etxea saldu beharko du.Kasu hauek hain gertu bizitzerakoan soil...


Hemen naukazue, AEBtan 5 aste zuekin batera igarotzeko prest. Badakit orain dela hiru edo lau hilabete ez dudala idazten, baina tira, inoiz ez da berandu. Egunero zerbait idazteko asmoa daukat. Hemen gauza bitxi asko ikausten baitira.


Aspaldi ez dudala hemen idazten, badakit, atzeratu naiz. Baina banator berriro, gustuko izan edo ez. Atal honetan hasitakoa jarraituko dut soilik, hortik dator eta blogaren izena.Aurretik idazten nuena gaztelerazko blog honetan idazten dut orain irakurri nahi izanez gero (gazteleraz).


Gaur goizean Ipod (PRUDUCT) Red berria erosi dut telefonoz. Erosketaren 10$ ihesaren aurkako Red asoziazioarentzat dira eta aukeran nituen koloreen artean preferentziarik ez nuenez, gorria erostea erabaki dut. Apple store-ra deitu eta 20 minututan eskaria egin dut. Bitxikeri bezala aipatu nahi dut Europar dei guztiak Corck-etik erantzuten dituztela, Irlandan. Apple-ek telefonoz emandako zerbitzua bikaina iruditu zait, erosi baino lehen nituen zalantza guztiak argitu dizkidatelako. Paketea ostegunean iritsiko zaidala aurreikusi dute, ea egia den.    Oharra: erantzun...


Kriston anuntzioa

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-03-11 01:01

Nahiz eta Apple-ek espaniar estatuan publizitatean ez duen ezer inbertitzen, AEBtan sail honetako produkzioa oso eraginkorra da. Ipod iragarki hau ikusi besterik ez dago: Ez dakit zergatik baina ez naiz nekatzen ikusteaz. Auskalo nik horrela dantzatuko banu... Ez baina orain benetan, koloreak oso ondo erabili dituzte, anuntziatutako produktua (Ipod-a zurian) beti  desberdintzen delako. Gainera, musika eta irudien arteko nahasketa bikaina da.Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek...


Asteartean Liverpool – Barça partidua ikusi nuen, hasieratik amaieraraino. A ze partidua, orain dela asko ez nuela hainbeste gozatu futbola ikusten. Bistakoa zen Europako bi talde oso onak zeudela aurrez aurre eta asteartean Liverpool izan zen hobeto jokatu zuena eta hurrengo fasera pasa zen, merezia. Esan beharra daukat Barça ez dela orain dela urte batekoa, anbizio falta nire ustez. Baina ez naiz kirol kontuetan asko luzatuko. Goazen ba harira. Partidua hasi baino lehenago Champions Leagueko betiko formalidedeak egin behar dira, taldeen pasea, argazkiak, himnoa... Txundituta utzi gintuen...


oregonian 1456152018452

Amerikako abenturak ikusgai hilabete honetan zehar

Kategoriak