Gasteizen autobus geltokira nijoala Europa ekialdeko bi musikari akordeoiakin jotzen ikusi diut. Esan beharra daukat, musika hau entzundakoan alaitu egin naizela, nolabait esateko, oso ondo jotzen zuten eta. Horregatik uste det udalak toki egokitu batzuk jarri beharko lituzkeela pertsona hauek era eroso batean musika jo dezaten. Esaterako, Londoneko metroan music-zone edo antzekoak jarri dituzte, erabiltzaileen artean harrera ona izan duena.
18 urte berri bete dituen gazte baten nahirik garrantzitsuenetariko bat gida baimena ateratzea izaten da. Baina, ilusio eta pozaren atzean sistema eta araudi konplexu eta ezkutu bat dago. Egun, ezin du edonork gida-baimena atera bere kostu ekonomiko erraldoia ikusita eta honek ondoren ekartzen ohi dituen buruhausteengatik. Gero eta auto-eskola gehiago dago gure hiri eta herrietan, negozio seguru eta oparoa delakoan. Gehienetan matrikulatzeko arazorik ez dira izaten eta prezioetan ez dago diferentzia handirik batetik bestera. Eskainitak...
Egunen batean euskal selekzioa, nire selekzioa alegia, partidu ofizial bat jokatzen ikusiko dut nire lagunekin. Ahotsik gabe geratu arte ohiukatu eta animatuko ditut jokalariak. Euskal Herriko zaleek munduko txapelketa batera beren selekzioa bultzatuko duten eguna noiz etorriko zain, munduko txapeleta horretan futbol zelai bateko harmailak ikurrinaz beteta ikusteko egun horren zain. Askok esperantza galdu dute jada, baina nire ustetan ofizialtasuna etorriko da, galtzen den azkena esperantza baita.
Gaur, urriak 8 Fernando Alonso asturiarrak Japonen irabazi du bertako F1 lasterketa, munduko txapelketa irabazteko pausu herraldoia emanez. Atzo ordea, espainiar futbol selekzioak porrot ikaragarria jasan zuen Suetziaren aurka, 2-0 galduz. Hedabideek ikaragarrizko garrantzia eman diote futbol partidu honi azken egunetan. Baina gaur, telebistetako kirol sailetan Fernando da titularretan agertzen dena eta futbol selekzioak bigarren paper bat hartzen du. Hori da manipulazioa hori egin dutena futbol selekzioaren porrota gutxiesteko.
Egin berri dudan blog hau beste mundu txiki bat asmatzeko aukera izatea espero dut. Ta paranoia hau idatzi ondoren presentazioa: Gorka dut izena, gasteizteiztarra naiz ta beno festa eta lo egitea dut gustoko. Gaur egun HUHEZIzin (Eskoriatza) "ikus entzunezko komunikazioa" nabil ikasten ta beno, oraingoz ezer gehiagorik.
Amerikako abenturak ikusgai hilabete honetan zehar
Ia egia den! Ni aspertuta nabil azkenaldian zure bloga irakurri ezinik, jejeje. Animo!
Uooo!Ixa bi hilabete ez dozula hemen idazten!gora blogak.com!:POndo segi!