euskal selekzioaren ofizialtasuna

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-10-09 22:40

    Egunen batean euskal selekzioa, nire selekzioa alegia, partidu ofizial bat jokatzen ikusiko dut nire lagunekin. Ahotsik gabe geratu arte ohiukatu eta animatuko ditut jokalariak. Euskal Herriko zaleek munduko txapelketa batera beren selekzioa bultzatuko duten eguna noiz etorriko zain, munduko txapeleta horretan futbol zelai bateko harmailak ikurrinaz beteta ikusteko egun horren zain. Askok esperantza galdu dute jada, baina nire ustetan ofizialtasuna etorriko da, galtzen den azkena esperantza baita.


Utzi iruzkina: